argia.eus
INPRIMATU
Sabino Cuadra: “Aldez aurretik prestatutako operazioa izan zen 78ko sanferminetakoa”
  • ‘Sanfermines de 1978. Los victimarios’ liburua kaleratuko du Txalaparta argitaletxeak. German Rodriguezen heriotzaren erantzule eta arduradunak biltzen ditu.

Euskalerria irratia @fm983irratia 2025eko ekainaren 03a

Sabino Cuadrak liburu berria argitaratu du Txalaparta argitaletxearekin: Sanfermines de 1978 los victimarios. Bertan, German Rodriguezen erailketan erantzukizuna izan zituzten polizia arduradunak zerrendatzen dira.

Orain arte argitaratutako liburuetan 1978ko Sanferminetan gertatutakoa kontatu da eta oraingo honetan German Rodriguezen heriotzaren erantzuleetan jarri du begirada Sabino Cuadrak. Egun haietan gertatutakoa ez zela gauza isolatua izan defenditzen du Cuadrak, aldez aurretik pentsatutako operazio bat izan zela, testuinguru politiko berezi batean.

Liburuak German Rodriguezen heriotzaren arduradunak izendatzen ditu, haren ibilbideak berreraikitzen ditu eta haren zigorgabetasunari eutsi zion egitura politiko, polizial eta judiziala azaltzen du.

Asteazkenean aurkeztuko da Txalapartak Iruñeko kale nagusian duen egoitzan, arratsaldeko zazpietan. Metropoli Forala saioan Sabino Cuadrarekin mintzatu eta liburuaren gakoak errepasatu ditugu.