Eraso arrazista bideoz grabatu zuen bidaiari batek. Hegazkin-konpainiaren jarrerak zalaparta sortu du ikusleen artean.
Bartzelona eta Londres arteko hegaldi batean eman zen erasoa. Bideoak jasotzen duenez, gizonezko zuri batek irainez eraso egin zion bere ondoko eserlekuan esertzea zegokion emakume beltz bati, eta tokiz aldatzeko agindu. “Ez dut nahi zure ondoan jarri aurpegi itsusi hori” edo “ez bazoaz beste eserleku batera, neuk bultzatuko zaitut”, bezalako esaldiez oldartu zitzaion gizona.
Erasoaren aurrean, emakumearen alabak eta beste bidaiari batek aurre egin zioten gizonari. Azkenean, tripulazioko kide batek emakumea beste toki batera lekuz aldatu zuen.
Ryanair-ek Twitter bidez emandako erantzunaren arabera, Essex-eko (Ingalaterra) poliziari gertakariaren berri eman diote.