Rupert Murdoch News Corporation munduko hedabide talde handienaren arduradunak, bere inperioko administrazio kontseiluko kide independente izendatu du Jose Maria Aznar Espainiako presidente ohi eta FAES Fundazioko lehendakaria. Aznar aholkulari moduan arituko da eta hainbat iturrik dioenez, izendapen horrek bi helburu ditu: taldearen "ideologia kontserbadorea" indartzea eta bere presentzia Latinoamerikara zabaltzea. Besteak beste, honako hedabide hauek osatzen dute News Corporation taldea: Fox eta BSkyB telebista kateek; Daily Telegraph, The Sun, The Times eta egunkariek; Big League eta Donna hay aldizkariek eta MySpace.com atariak.