Ruper Ordorikak 'Hodeien azpian' aurkeztu du, bere hogeigarren lana


2011ko urriaren 28an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 15:57:58
Ruper Ordorika.

Ruper Ordorikak (Oñati, 1956) hogeigarren diskoa kaleratu du, Hodeien azpian izenburupean. Baikortasun eta itxaropenez betetako hamaika kantak osatzen dute Elkar argitaletxearen bidez kaleratutako lan berri hau. Grabazio prozesua New Yorkeko Brooklyn auzoan egin da, zuzenean eta formatu analogikoan. Diskoaren aurkezpen bira abenduaren 1ean hasiko da Gasteizeko Jimmy Jazz aretoan. Hodeien azpian internet bidez eskuratzeko aukera dago Elkarren webgunean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ruper Ordorika
Ruper Ordorika
Mendea eta segundua gurutzatzen dituena

Mende laurdena bete du Bilboko Kafe Antzokiak eta hamar negu baino gehiago, hastapenetatik orain arteko guztiak, goxatu ditu Ruper Ordorikak.


2022-09-27 | ARGIA
Haur eta gazte literaturaren azoka Sarara itzuliko da

Ikusi Mikusi euskara hutsezko haur eta gazte literatura azoka urriaren 7 eta 8an egingo dute, Saran. Euskal Herri guztiko ikastetxeak hurbilduko dira eta ikasleek elkarren arteko topaketa egingo dute.


Argazki historiko bat

Ez nuen uste Gasteizen aparkatzea hain zaila izanen zenik. Edo, hobe esanda, ez nekien hainbeste koloretako marrak egon zitezkeenik pintaturik errepide ertzetan. Ez, ez dut gidabaimenik eta bai, denbora gure kontra zihoan. Azken minutuan heldu gara Principal Antzokiko... [+]


2022-03-13 | Xalba Ramirez
Santa Anara

Disko bat entzuteko momentuak marka dezake diskoa bera. Zu ez zara bera une bakoitzean, bainatzen zaren ibaiaren pare, eta kanta bakoitzak badu bere unea.

Ruper Ordorikaren Amour eta toujours-ekin horrelako zerbait pasa zait. Logelan eguzki epela sartzen zen neguko egun... [+]


Zerutik gertu

Uda hondarreko igandea, bazkalosteko alferkeria, iluntzerako aurreikusiriko plana kili-kolo… Eta Ruperren kontzertua Lizoainen, baina sarrerarik ez. Dena den, joanda ere galtzeko baino, gehiago genuen irabazteko edozein kasutan; kontzertua ez bazen, herria ezagutu, paseoa... [+]


Eguneraketa berriak daude