"Errazki mintzo gara Interneten aferaz... baina ez da gauza bera Radioheadek edo REMek egin dezakeena eta hemengo musikari batek egin dezakeena. Horiek diskoa atera ala ez, badakite mundu mailako birak izango dituztela nahi beste (...) Euskal kulturan transmisio hitza lehen mailan dago aspaldian, eta ez dakit zergatik. Ez dakit zergatik dagoen halako kezka. Uste dut gure jarduna horixe dela. Aritu eta kantatu. hori da gure transmisioa. Gero, teorizatu behar dela horretaz... Beti gaude aztertzen ze egoeratan gauden, gure izan nahi horretan... Ez dakit ez ote gauden pixka bat bipilduta azkenaldian". (2008-04-11)
Mende laurdena bete du Bilboko Kafe Antzokiak eta hamar negu baino gehiago, hastapenetatik orain arteko guztiak, goxatu ditu Ruper Ordorikak.
Ikusi Mikusi euskara hutsezko haur eta gazte literatura azoka urriaren 7 eta 8an egingo dute, Saran. Euskal Herri guztiko ikastetxeak hurbilduko dira eta ikasleek elkarren arteko topaketa egingo dute.
Ez nuen uste Gasteizen aparkatzea hain zaila izanen zenik. Edo, hobe esanda, ez nekien hainbeste koloretako marrak egon zitezkeenik pintaturik errepide ertzetan. Ez, ez dut gidabaimenik eta bai, denbora gure kontra zihoan. Azken minutuan heldu gara Principal Antzokiko... [+]
Disko bat entzuteko momentuak marka dezake diskoa bera. Zu ez zara bera une bakoitzean, bainatzen zaren ibaiaren pare, eta kanta bakoitzak badu bere unea.
Ruper Ordorikaren Amour eta toujours-ekin horrelako zerbait pasa zait. Logelan eguzki epela sartzen zen neguko egun... [+]
Uda hondarreko igandea, bazkalosteko alferkeria, iluntzerako aurreikusiriko plana kili-kolo… Eta Ruperren kontzertua Lizoainen, baina sarrerarik ez. Dena den, joanda ere galtzeko baino, gehiago genuen irabazteko edozein kasutan; kontzertua ez bazen, herria ezagutu, paseoa... [+]