argia.eus
INPRIMATU
Rubén Velasco parlamentario nafarrak Ahal Dugu utzi du
  • Hasierako baloreak eta ideiak atzean utziz, alderdia gainbeheran doala salatu du Velascok eta Ahal Dugun baja eman duela iragarri du: "Ordukoa beste Podemos bat zen, auzokoagoa eta ez luxuzko urbanizaziokoa".

     

ARGIA @argia 2018ko maiatzaren 23a
Rubén Velasco parlamentaria Nafarroako Legebiltzarrean. (Arg.: Ahal Dugu) Rubén Velasco parlamentaria Nafarroako Legebiltzarrean. (Arg.: Ahal Dugu)

Velasco aspaldi ari da tira-biran Nafarroako Ahal Dugurekin, eta Laura Pérez parlamentari eta idazkai nagusi ohia sostengatu zuen hau alderditik kanporatu zutenean. Velascok jakinarazi du jarraituko duela lanbide arteko oinarrizko soldataren hiru aldiz jasotzen Foru Legebiltzarretik, legealdi hasieran Ahal Dugun iragarri zuten moduan, eta gainerakoa Gobernuz Kanpoko Erakunderen bati emango diola. Ahal Duguk salatu du Velascok aspaldi ez diola pasatzen soberako dirurik alderdiari eta parlamentario akta eman diezaiola eskatu dio; Velaskok, ordea, uko egin dio, herritarrek hautatu zutela argudiatuz, eta ez orain alderdia egiten ari dena egiteko. Nafarroak behar duen aldaketaren aldeko lanean jarraituko duela berretsi du.