Ruben Ruiz idazle gasteiztarraren Anekdotak ipuinak jaso du Lizardi Saria. Zarauzko Udalak antolatutako lehiaketak 26. edizioa bete du aurten. Irabazleak 3.700 euroko saria jasoko du eta liburuaren 2.400 ale doan banatuko dituzte Zarauzko ikastetxeetan. Apirilean egingo dute sari banaketa, eta liburua ere orduan aurkeztuko dute.