RTVEk kazetarien korreoak irakurtzea baimenduko duen arau bat ezarri du

  • “RTVEko informazio sistemen erabilera seguruari buruzko” arauak Espainiako telebista eta irrati kate publikoko kazetarien korreoak gainbegiratzeko eta lanerako darabilten edozein gailu monitorizatzeko baimena ematen dio katearen zuzendaritzari. RTVEk zibererasoen arriskuak argudiatu ditu.

Maddi Txintxurreta @mtxintxurreta
2018ko otsailaren 08a
RTVEren egoitza (Arg: El País)

RTVEko ehun kazetari baino gehiagok neurria arbuiatu dute, eta iNews komunikazio plataformaren bidez ondorengo testua sinatzen ari dira: “Ez diot RTVEri baimenik ematen nire korreoa, telefonoa, tableta edo beste edozein gailu nire baimenik gabe gainbegiratzeko”.

Korporazioak ezarritako arauak Espainiako Konstituzioak babesten duen sekretu profesionalerako eskubidea haustea suposatu lezake. Kazetariek esan dute “Espainiako Konstituzioaren aurkako erasoa larria” dela, horregatik diote araua ezingo litzakeela indarrean jarri —otsailaren 15ean aplikatzen hastea aurreikusten da— sekretu profesionala babestuta egongo dela bermatu arte.

Kanal hauetan artxibatua: Adierazpen askatasuna  |  Espainia  |  Kazetaritza

Adierazpen askatasuna kanaletik interesatuko zaizu...
2018-02-23 | ARGIA
Alfredo Remirez txiolaria dispertsatu dute

Erreharria Libre plataformak jakinarazi du Basauriko espetxetik atera dutela beste espetxe batera eramateko.


Streisand efektuak ez gaitu zentsuratik libratuko, Donostia 2016n ikusi genuen

Iazko abenduko egun bat izan zen, larunbat goiza. Ahoz aho zabaldutako informazioari esker izan nuen filmaren proiekzioaren berri eta kulturgune batera joan nintzen, Donostian, gauza handirik jakin gabe: zer ikusiko genuen pantailan, sarrerarik ordaindu behar ote zen, zenbat irauten zuen, filmaren zuzendaria benetan nor zen –problemarik ez izateko, ez baitzuten egilearen benetako izenik jarri saioa iragartzeko zabaldutako materialetan–. Frankismoa bizi izan zuen jendeari entzun... [+]


ARCOtik erretiratutako preso politikoen obra 80.000 euroan erosi dute

Santiago Sierra artistaren Preso politikoak obra erosi du Tatxo Benetek, Público egunkariak argitaratu duenez. Egunkari digital horren jabea den Mediapro taldeko bazkidea da Benet eta 80.000 euro ordaindu ditu artelanarengatik.


Kontuz zer esaten duzun

Publikoki esan daitezkeen gauzak geroz eta mugatuago daude Bidasoaren hegoaldean bizi garenontzat. Zer argitaratu dezakezun, zer kantatu, zer jarri erakusketa batean: geroz eta gauza gutxiago, geroz eta tentu handiagoz.


Valtonyc abeslariari hiru urteko kartzela zigorra berretsi diote bere kantuen edukiagatik

Espainiako Auzitegi Gorenak José Miguel Arenas Beltrán “Valtonyc” raperoaren sententzia berretsi du asteartean eta hiru urte eta sei hilabeteko kartzela-zigorra ezarri dio. Gorenak esan du adierazpen askatasunak eta  arte sorkuntzarako eskubideak ez dituela bere letrak babesten.


Sare sozialetan zabaldutako mezuengatik Euskal Herrian "hainbat lagun" atxilotu dutela salatu du AEMk

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak (AEM) jakin duenaren arabera, Espainiako Poliziak hainbat pertsona atxilotu du Euskal Herrian, sare sozialetan zabaldutako mezuen bidez “terrorismoari gorazarre” egitea leporatuta.


2018-02-13 | Uriola.eus
Adierazpen askatasunaren aurkako "etengabeko erasoak" salatzeko elkarretaratzea egingo dute Bilbon

Estatuko hiri askotan elkarretaratzeak deitu dituzte bihar, otsailak 13, Estatu espainiarrak adierazpen askatasunaren aurka "bultzaturiko etengabeko erasoak" salatzeko. Bilbon, 19:00etan, Arriaga plazan dute hitzordua. 


2018-02-12 | ARGIA
Urtebeterako espetxean sartu dute Julen Ibarrola, errotulagailuz "terrorismoa goratzeagatik"

Igande arratsaldean sartu zuten Basauriko espetxean gazte amurriarra, Auzitegi Nazionalaren aginduz. Ez da bakarrik joan, lagun eta senideen besarkadak eta babesa izan ditu bidean.


2018-02-09 | Mikel Asurmendi
Atzera bota du epaileak 'Gara' eta Cabacas familiaren abokatuaren aurka "Ugarteko"-k jarritako salaketa

Ertzaintzako kide Ugarteko-k Naiz eta Gara-ko Iñaki Soto zuzendaria eta Iñaki Iriondo kazetariaren aurkako epaiketa galdu du, Iñigo Cabacasen abokatu Jone Goirizelaiaren kontrakoa barne. Justiziak justizia egin du, une batez.


2018-02-08 | Axier Lopez
The Basque police have taken an anti gag-law activist hit by a train to court

On 13th May, 2017 at Usurbil station (Gipuzkoa, Basque Country) Donostian Martin Goitiandia, who was protesting against the Spanish Gag Law, was seriously injured by a train. Now the Basque police have taken him, along with the person who waited with him for the ambulance to arrive, to court. The trial will be held on 5th March in Donostia.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude