Gaitzeko manifa izan da Madrilen: Espainiako jendetzaren arabera, guk Egunkariaren alde egin genuenaren mailakoa. Bi gogoeta merezi ditu, ezta!? Aitortuko dut Rouco Varela batere ez zaidala gustatzen, ezta Cañizares ere. Zapateroren kontra bildu ote dira jende oste horiek? Ez zait iduri Rajoyk gehiago entzunen dituenik bozak irabazten baldin baditu. Baina niretzat ez da aski zerbait Rouco, Cañizares, Zapatero ala Rajoyk errana izatea, gezurtzat ala egiatzat hartzeko.
http://www.argia.eus/argia-astekaria/2120/rouco-varela-eta-familia