Roelf Meyer: "Hegoafrikako gure lezioak ongi balio dizuela uste dut"

  • Roelf Meyer abokatuarekin izan naiz gaur goizean. Pertsona atsegina eta interesgarria. Apartheid gobernuaren negoziatzailea izan zen eta ondoren Mandelaren gobernuko kidea. Egun, nazioarteko zenbait gatazkatan dabil bitartekari gisa, Euskal Herrian barne. Elkarrizketa osoa aste batzuk barru publikatuko dugu ARGIAn, hemen aurrerapen bat.

    Zein helbururekin sartu zinen politikan?

    Herrialdea aldatzeko nire ekarpena egin nahi nuen. 1979an Legebiltzarrerako lehen aldiz hautatu nindutenean, pozik nengoen alde batetik, 31 urte nituelako eta hor nengoelako; baina bestetik nire baitarako esaten nuen: “Hau ez da erreala, hemen ez dugu herrialde osoa ordezkatzen”.


2010ko uztailaren 10an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:02
Roelf Meyer

Behin de Klerk presidente karguan, ANCrekin egin beharreko negoziaziotarako izendatu zintuen. Zer pasatzen da hain paper garrantzitsua jokatu behar duen baten burutik?

40 urteren bueltan nenbilen, gaztea nintzen eta konturatzen nintzen, beste belaunaldi zaharrak ez bezala, ni prest nengoela arriskuak hartzeko. Etorkizuneko aukerei begiratzeko prest nengoen. Aldi berean, energia nuen lan asko egiteko. Lanean, lo egin gabe, egunak egin nituen zenbaitetan. Pasioa eta energia nituen, eta prozesu arrakastatsua zen helburua.

Nola sentitzen da bat, bere segurtasun indarrek jende errugabea hiltzen dutenean?

Garrantzitsua da esatea, ez nik eta ez NP-k sekula ez geniela segurtasun indarrei horrelako agindurik eman. Kontzientzia lasai genuen; baina aldi berean, ezin genuen erantzukizuna ekidin, eta gainera, 1991etik aurrera Defentsa Ministroa nintzenez, ikerketak ireki behar izan nituen. Oraindik pentsatzen dut segurtasun indarretan okerreko pertsona batzuk genituela. Batzuetan beren kasa egiten zituzten gauzak, inongo agindurik jaso gabe. Askotan ezin izan genuen esaten ari naizena frogatu, baina erantzukizun politikoa gurea zen azken finean. Kategoria honetako ekintzarik gogorrena Boipatong-o Sarraskia izan zen [poliziak 28 pertsona hil zituen 1992an], eta negoziazioak hautsi zituen ANCk.

Egoeraren larritasunaz jabetzeko balio izan zizuen behintzat...

Hondamendia zen alde batetik, baina bestetik, “nolako etorkizuna nahi dugu?” galdetzen hasi ginen “iraganetik zer babestu nahi dugu?” beharrean. Ikuspegi aldaketa garrantzitsua izan zen hori.

Hegoafrikan arazoa konpondu zenuten, baina azken finean, zuriek onartu behar izan zenuten apartheida ez zela bidezko egoera. Nola konpondu alde batek herrialde independente bat sortu nahi badu, eta beste batek ez duenean hori entzun ere egin nahi? Beti izango da norbait gustura ez dagoena...

Gurean ere gustura egongo ez zen parte handi bat genuen, orain oso gutxi dira. Zortedunak gara alde horretatik. Egia da Hegoafrika gehienbat beltzen herrialdea dela eta hori ezin dela ukatu, beraz, horrek ere lagundu zuen nolabait, baina erronka zuri askori egoera berria hobea dela erakustea izan zen, eta lortu dugu.

Euskal Herriaz diozuna askotan galdetu diot neure buruari. Munduko beste leku askotan ikusi dut eta elkarrizketa da bidea. Mahai baten inguruan eseri eta negoziatu denak ados egongo liratekeen soluzio bat. Pena ematen dit ikusteak hori ez dela gertatzen ari Euskal Herrian. Lidergo sendoak behar dira bi aldeetan. Askapen mugimenduak lehenagotik erabaki behar zuen zein posizio hartuko zuen. Hegoafrikako gure lezioak ongi balio dizuela uste dut, elkarrizketak gure arazoak konpondu zituen. Ez ahaztu hori.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hegoafrika
Sei herrialde gehiago Brasil, Errusia, India, Txina eta Hegoafrikak osatutako aliantzan

Brasil, Errusia, India, Txina eta Hegoafrikak osatutako aliantzak Johannesburgon egin duten azken goi-bilerako eztabaidagai nagusia izan da partaide gehiago onartzea. Saudi Arabia, Arabiar Emirerri Batuak, Iran, Egipto, Argentina eta Etiopia gonbidatu dituzte.


2022-03-21 | ARGIA
Amazonen Hegoafrikako egoitzaren obrak geldiarazi dituzte, indigenen eskaerak aintzat hartu ez direlako

Patricia Goliath epaile hegoafrikarrak  eman du agindua Amazon konpainia Lurmutur Hirian eraikitzen ari zen egoitza eta biltegiaren obrak geldiarazteko, khoisan komunitate indigenen aldarrikapenak aintzat hartu ez direlako. Salatu dutenez, Amazon "lur sakratuetan"... [+]


Omikron leherketa: pandemiaren amaiera urrunago edo gertuago?

Covid aldaera azkar zabaldu da mundu osoan Hegoafrikan azaroan atzeman zenetik, eta estuasunean jarri du beste behin herrialde gehienetako osasungintza, kasu honetan batez ere lehen arreta –Euskal Herrian 40.000 positibo zenbatu dira astebetean–. Aitzitik, hainbat... [+]


Eguneraketa berriak daude