Rodriguez Farrek aurkeztu ditu Zubietako erraustegiaren Ingurumen Baimenaren gabeziak

  • Eduard Rodriguez Farre CSIC Espainiako Zientzia Ikerketen Kontseilu Nagusiko –Frantziako CNRSren parekidea– ikerlariak Donostian Medikuen Elkargokoan eskainitako hitzaldian aurkeztu ditu Gipuzkoako erraustegiaren Ingurumen Bateratuaz berak eta erakunde bereko ikerlaria den Fernando Palaciosek prestatu duten txostena.


2018ko martxoaren 05an - 10:16
Eduard Rodriguez Farrek ireki du Hitzartu prozesuaren hitzaldi sorta. (Argazkia: GuraSOS)

Rodriguez Farre bezala Fernando Palacios ezagunak dira kutsadurek gizakien osasunean dauzkaten eraginen ikerketen munduan. Euskal Herrian ere izanak dira behin baino gehiagotan, OEIT medikuen elkarteak bezala GuraSOSek konbidaturik. Ostiralean, martxoak bi, Rodriguez Farrek egindako aurkezpenean azaldu du Zubietako Erraustegiaren Ingurumen Baimen Bateratuak hutsune nabarmenak dituela, ez dituelako kontutan hartu ere egin kutsagai oso arriskutsuak direnetako batzuk, zehazki metal astunak, bentzenoak eta produktu organikoak.

Hala ere, Berriako Arantxa Iraolari aitortu dionez, "niri gehien ardura zaidana zera da: ez direla kontuan hartu errauste plantek zenbait minbizi klase areagotzeko arriskua handitzen dutela erakusten duten ikerketa zientifikoak. Azterlanak badira ildo horretan; orain dela gutxi, esaterako, Katalunian egin dute bat; erakusten du onargarritzat hartzen diren dioxina isurketekin ere ugaritzen direla minbiziak".

Rodriguez Farrek asteburu honetan esandakoak bildu dituzte Berriak, Naiz-Garak, Noticias de Gipuzkoak eta EITBk.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Errausketa
2023-09-08 | ARGIA
Errausketaren aurkako giza katea antolatu dute Kontxako estropaden egunean

Gipuzkoako hondakinen kudeaketak okerrera egiten jarraitzen duela salatu du Errausketaren Aurkako Mugimenduak. Donostiako erraustegiak kutsadura areagotu eta gaikako bilketa beheragotu duela azaldu dute, eta herrialdean aurreikusten diren proiektu berriek bide hori sakonduko... [+]


2023-08-04 | Ilargi Manzanares
GHK-k onartu du aurrez tratatu gabeko hondakinak errausten aritu dela 42 egunez

“Behin-behinean” egin dutela adierazi dute, “mantentze-lanen" ondorioz. “Ingurumen eskaera guztiak” bete dituztela ere esan dute, eta araurik ez dutela apurtu.


2023-05-28 | Zero Zabor
Agur, Iñaki Usabiaga

Gipuzkoan Zubietako erraustegiaren kontrako mobilizazioetan parte hartu duten askok horietan ezagutuko zuten Iñaki, bere 80 urte paseekin aktibista beteranoena. Argazkian ageri da militante gazte batekin solasean erraustegiraino mendiz egindako martxan, 2018an.


2023-04-24 | Zero Zabor
Paris hiriburuko oilategietako arrautzak ez jatea gomendatu dute agintariek, dioxina, furano eta PCBz kutsatuta daudelako

Ile-de-France (Paris hiriburua eta inguruko metropoli osoa) eskualdeko Osasun Agintaritzak herritarrei gomendatu die beren etxeetako oilategi txikietako arrautzarik ez jatea: aginte publikoak enkargatutako azterketa batek berretsi du aurretik ToxicoWatch fundazioak beste ikerlan... [+]


2023-02-27 | Zero Zabor
PFAS toxikoak kontrolik gabe hedatzen ari direla eta, Europako Batzordeak horien arautzeari ekin dio

Europako zenbait hedabide handik sustatutako ikerlan batek argitu du PFAS kutsagarriak milaka puntu beltzetan hedatuta daudela kontinente osoan. Oinezko herritarrak aipatzen entzun ez dituen PFAS-ak (konposatu per- eta polifluoratuak, ingelesez ‘Per- and polyfluoroalkyl... [+]


Eguneraketa berriak daude