MAS alderdiaren hogei urteko ezkerreko gobernu ostean, PCD Alderdi Kristau-Demokratak botoen %54,6a eskuratu ditu igandean egin diren bigarren itzuliko hauteskundetan, Hauteskunde-Auzitegi Gorenak erraztutako datuen arabera.
MAS Sozialismorako Mugimendua alderdiko barne zatiketa eta desadostasunen ondorioz, hauteskundeen bigarren itzulirako eskuineko bi alderdi gelditu ziren: PCD eta Alianza Libre. Igandean egin diren hauteskundeetan, Rodrigo Pereirak hamar puntuko aldea atera dizkio lehiakideari. Hauteskunde-Auzitegi Gorenak akten %97,86 zenbatu osteko datuen arabera, PCDk botoen %55a eskuratu ditu eta Alianza Libre alderdiak %45a.
Krisi ekonomiko baten erdian hautatua izan da Pereira. Besteak beste, erregaien eskasia eta bizitzeko oinarrizkoak diren produktuen garestitzeak markatu ditu hauteskunde testuingurua. Arazo hauen aurrean presidente berriak neurri desregulatzaileak eta neoliberalak hartzea aurreikusten da. Aipatu beharra dago aurretik era presidente izandako familia bateko kide dela, bai osaba zaharra, baita aita ere Boliviako lehendakari izan bait ziren.
Emaitzak atera ostean, Paz Pereira presidente hautatuak jarraitzaileen aurrean honako hau adierazi du: “Bolivia mundura ireki behar da, azken bi hamarkadetan geopolitikoki eta geoekonomikoki galdu dugun rolari heldu behar zaio berriz ere”. Jorge Tuto Quriroga aurkariak zoriondu du goizean. Bide bereko adierazpenak egin dituzte eskuinak agintzen duen herrialdetako presidenteek, Argentinako Javier Mileik kasu, edo AEB etako idazkariordea Christopher Landaurenak ere.
Evo Moralesek hasiera eman zion Boviako ezkerrek aroari. 1997an eratu zen MAS Sozialismorako Mugimendua alderdia, indigenen eta mugimendu sindikalen arteko elkarlana batzen zituena. Urte berean hautatua izan zen Morales legebiltzarkide eta 2005eko hauteskundeetan %50 baino gehiagoko botoak lorturik presidente hautatua izan zen. Hauteskunde horietatik aurrera lau garaipen lortu zituen lehen presidente indigenak: 2005, 2009, 2014 eta 2019an. Lehen hiru hauteskundeetan, botoen %50tik gora eskuratu zuen, eta 2009an eta 2014an, botoen %60 baino gehiago.
Evo Moralesek ezkerrera biratu zuen herrialdea, eta baliabide naturalen nazionalizazioa eta ekonomia-politika birbanatzaileak sustatu zituen. Hugo Chavezek deituriko Ongiaren Ardatzaren zati izan zen Fidel Castro buru zen Kuba eta Venezuela Chavistarekin batera, Hego Amerikako aliantzak estutuz. 2019. urtea Jeanine Áñezen estatu golpeari aurre egiteko gai izan zen eta urtebete ostean MAS alderdiak hauteskundeetan garaipena eskuratu zuen Luis Arce buru zelarik.
2025ean ziklo hori amaitu da.