Kaskezur taldea

Rockari kolpe bat buruan

  • Euskal Herriko Laborantza Ganbararen Festan Kaskezur taldeak emandako kontzertuaren kronika. Urtarrilaren 20an, Ainize Monjolosen.

    Kaskezur taldearen hurrengo kontzertuak: urtarrilaren 27an Elizondon; otsailaren 16an Larrabetzun; otsailaren 17an Sopelan; otsailaren 23an Hondarribian; martxoaren 16an Bilbon; martxoaren 23an Gasteizen...

Andrea Zubozki
2018ko urtarrilaren 22a

Hamairugarren urtebetetzea ospatu du Euskal Herriko Laborantza Ganbarak. Urtebetetzeetan, laborarien egoitza besta eta kontzertu gela bilakatzen da. Egitarau polita aurten ere: KliK, Dr Mephisto, Dj Xa2 vs Dj Garbatxoff, Le Mutant eta Kaskezur.

Disko berria kaleratu duenetik, Kaskezur taldea kontzertuan ikusteko gogoa nuen. Nolabait espero nuen buruan itzulika aritzen zitzaizkidan haien aireez askatuko nindutela.

Bestak bere topea ukitzen du taldea oholtza gainean instalatzen delarik: soinu proba bat eta aitzina! Soinu proban, haien lehen diskoko Ilgora abestia ematen digute. Ausarta iruditzen zait; kantu hau nuentziaz betea da eta nahiko behera jausten da. Gelan aldiz, jendearen mintzaldi, irri, besta giroak berak kontzertu baten bolumenari konkurrentzia egiten dio. Ez luzarako.

Taldean bateria, baxua eta bi gitarrista abeslari. Launakako rock formatuetan, abeslaria gehienetan eszena erdian kokatzen da. Kaskezurreko abeslariak eszenaren bi bazterretan ditugu. Disposizio horretan, baxu-jolea dugu eszena erdian, bateriaren aitzinean.

Ezohiko disposizioaz gain, noiztenka ezohiko osagarriak ere erabiltzen dituzte: “mailuzko” makilak baterian eta kapodastra pare bat gitarretan.

Kontzertua lehen diskoko abesti batzuekin hasi digute. Haietan Galdu gara eta Haizea hartzera noa. Azken kantu honetan taldeko gitarrista batek beste afinazio bateko gitarra erabiltzen du. Kontzertuan zehar hala ibiliko da, afinazioak trukatzen kantuen arabera.

Dena argi ikusi nahi nuen kantuarekin segi dute. Honi loturik etorriko dira kasi disko berriko abesti guziak. Kantuz kantu, Kaskezur taldeko musikariek erakustsi digute zoin zehatzak diren. Kantuak denek batera eta akatsik gabe ematen dizkigute.

Besta giroa poliki-poliki lotzen da kontzertuarekin. Kantu batzuek erreperkusio handiagoa aurkitzen dute gelan. Hala nola Lore sorta, Olatua, edota Uhin-ertzak.

Musikariek, zor zaien energia eskainiz ematen dizkigute abestiak. Kaskezurreko kideek energia ona transmititzen dute. Sendi da plazer hartzen dutela, eta haien plazer hori publikoan errazki kontaminatzen da.

Ordu on bat aritu ondoren, eta derrigorrezko “beste bat!” eta gero, taldeak kontzertuari bukaera eman dio Izan ginen kantuarekin.

Kaskezur taldea ikusteko aukera frango izanen da datozen hilabeteetan, musika taldeak astebururo Euskal Herriko hainbat lekutan kontzertuak baititu.

Kanal hauetan artxibatua: Rock  |  EHko Laborantza Ganbara (EHLG)

Rock kanaletik interesatuko zaizu...
2018-04-01 | Kepa Matxain
Rukula
"Bakoitza libre da gurekin nahi duena sentitzeko"

Gero eta gutxiago dira Rukularen zuzeneko indartsuaren parte izan ez direnak. Asteburuko kontzertu agendan beren izena ikusiko duzu ziur asko. Laster argitaratuko dute bigarren diskoa ere. Kaosetik ordenara eta ordenatik kaosera bizi dira, eta tentsio horretatik sortzen dituzte kantak ere. Taldeak bizi duen une indartsua aitzakia hartuta mintzatu gara laukoteko hirurekin.


Guadalupe txapeldun

Guadalupe Plataren kontzertuaren kronika. Gasteizko Hell Doradon, otsailaren 9an.


Sofa taldea: Puto amoak matematiketan

Urtarrilaren 9an, Gasteizko Parral Tabernan emandako kontzertuaren kronika.


2017-12-31 | Xalba Ramirez
Miren Narbaiza, MICE
"Talde inpertsonal eta plastifikatu asko dago"

Nahiago du taldean, baina bakarka ere arituko den Miren Narbaiza (Eibar, 1986) lan berria aurkezten ari da: MICE. Joseba Baleztena eta Ilargi Agirre izan ditu diskoan lagun. Berako Atala estudioan, Iñigo Irazoki grabazio arduradun, ondu dute zortzi kantaz osaturiko lana. “Mice” hitzak ingelesez “saguak” esan nahi du, eta lanak badu ilun horretatik. Baita askoz gehiago ere: kritika oso onak jasotzeaz gain kontzertu ugari eskaintzen ari dira Euskal Herri osoan. Bere... [+]


2017-11-28 | Uriola.eus
Zea Mays taldearen lan berria 'Zea Mays 20 urte'

Bilboko Errekalde auzoan 1997. urtean bildu zirenetik 20 urte pasa dira. Hori ospatzeko, lan berri bat aurkeztu dute Zea Mays 20 urte izenekoa. Bertan, lagunekin egindako abestiak dira protagonistak.


2017-11-05 | Xalba Ramirez
Pelax
Talka, didaktika eta komunitatea

Donostiako eszenan interesa duenak ezagutzen du Unai Pelayo, Pelax. Bakarlari bezala lan bat atera ostean 2015ean Cowboys Orchestrarekin lehen diskoa argitaratu zuen. Ordutik hamaika proiektu eta formatu ondu ditu, udan Telmo Trenor DJarekin lau kantaz osatutako EPa atera du, besteak beste. Joan den urriaren 15ean Talkak eragiten du didaktika (Balio Dute) lana aurkeztu du Le Bukowskin (Donostia). Andoni Olaetxea (Goragaleak, Zozo), Iker Vazquez (Blaka, Liher) eta Iñigo Ozaetarekin... [+]


2017-06-22 | ARGIA
Gaztetxeei eta Le Bukowski aretoari eskaini die Adarra saria Muguruzak

Asteazkenean jaso zuen Fermin Muguruza musikari eta zinegile irundarrak Donostiako Udalak eman dion Adarra saria.


2017-06-11 | Lander Arretxea
Ion Andoni del Amo, 'Party & Borroka' liburuaren egilea
"Kultura ez da apurtzaile izateko lehen bezain tresna eraginkorra"

Txosna eta jaialdietan beti musika berbera entzuten dela, oraindik ere 80ko hamarkadan sortutako korronteetatik ari garela edaten, gero eta gehiago direla ingelesez sortzen duten musikariak… Tabernazulo (fisiko zein digitaletako) tertulietan gero eta ohikoagoak diren hariak dira. Haietatik tiraka jarri da Ion Andoni del Amo. Tesian lehenengo, eta hura laburtuz Txalapartarekin kaleratu duen
Party & Borroka liburuan ondoren.


Gauza estrainio hori

Pasavento eta Ebbot Lundberg & The Indigo Children-en kontzertua. Urtarrilak 29, Gasteizko Helldorado aretoa. Euskal Herrian 3 kontzertu eman zituzten: Bilbon, Hondarribian eta Gasteizen.


2017-01-29 | Andrea Zubozki
Zafraldi bat

Euskal Herriko Laborantza Ganbarak bere 12. urtebetetzea ospatzeko antolatutako festa, urtarrilaren 21ean, Ainhize-Monjolosen. Joujouz gain aritu ziren musika taldeak: Tristtan Mourguy eta Horreba, Klika Txaranga, Zikiro Tendencies, dj Xa2 eta Betunizer.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude