Roberto Uriartek (Podemos) balorazio hau egin du 22:30ean: "Podemos lehen aldiz euskal erakundeetan sartuko da. Lehen mailan sartu da, lau alderdi handien artean. Eta ordezkaritza orekatua lortu du EAEko hiru lurraldeetan".
Lehen kanpaina honen baldintzak nabarmendu ditu"Hiru hilabete baino ez dira erakunde gisa jaio zela EAEko Podemos. Jendeak emandako mikrokredituekin atera dugu aurrera kanpaina hau, EAJk eta EH Bilduk baino hamar aldiz aurrekontu txikiagoarekin. Urte pila bat dituzten alderdiekin lehiatu gara".