Roberto Matta artista txiletarra jaio zela ehun urte bete direla-eta, bere obrak ikusgai jarri dituzte Bilboko Arte Eder Museoan. Artista oparoa izan zen Matta, diziplina ugaritan aritua: arkitektura, pintura, poesia, eskultura... landu zituen. Abuztuaren 21a arte ikusgai izango dira surrealismotik gertu dauden lehen obretatik hasi eta XX. mende erdialdean New Yorken erreferente izan ziren obretaraino.