Abian da gaeliko irlandarraren aldeko Korrika: Rith 2014

  • Gaur goizean hasi da Rith lasterketa, Gaelikoaren alde Irlandan egiten duten Korrika.

Ane Lusarreta
2014ko martxoaren 07a
Bi urtean behin antolatzen da Rith lasterketa, hirugarren edizioa da aurtengoa. (Arg: Rith)

Rith-en hirugarren edizioa izango da aurtengoa, Corkeko Ballyvourneytik abiatu dira gaelikoaren aldeko lehenengo korrikalariak, eta 1.000 kilometro baino gehiago egin ostean Belfasten bukatuko da lasterketa, martxoaren 15ean.

Korrikan egin ohi den bezala, eskuz esku pasako diote elkarri lekukoa eta 1.000 kilometrotan eraman duten mezu sekretua irakurriko dute.

Gaelikoa hizkuntza gutxitua da egun. Irlandako hizkuntza ofiziala bada ere, bi milioi hiztun baino gutxiago dauzka.

Egoera larri horri aurre egiteko, 2010ean hasi zen gaelikoaren aldeko Korrika eta AEKren laguntza izan zuen sorkuntzan.

“Korrikaren ahizpa irlandarra” bezala ezagutarazi zen ekimena, baina ez da euskal Korrikak duen neba bakarra. Bretoiaren aldeko Korrika, Ar Redadeg lasterketa ospatzen da Bretainian, aurten maiatzaren 24tik 31ra bitarte egingo dena.

2012an bostehun taldetako kide ziren 25.000 lagunek hartu zuten parte Rith lasterketako amaierako festan, aurten are jende gehiago biltzea espero da.

Baina ez da parte hartze presentziala bakarrik bultzatzen. Gaelikoaren aldeko pausua eman nahi duenak ziber kilometroak erosteko aukera dauka, www.rith.ie webgunean sartuta: http://www.rith.ie/buy-kilometre

Kanal honetan artxibatua: Gaeliko irlandarra

Gaeliko irlandarra kanaletik interesatuko zaizu...
2018-03-13 | ARGIA
Abian da Irlandan gaelikoaren aldeko 'Rith' Korrika

Martxoaren 11n hasi dute gaeliko irlandarraren aldeko Rith ekimena. Irlandako osoa goitik behera zeharkatuko du astebetez; Belfastetik Kerryra. Guztira, 500 kilometro baino gehiagoko ibilbidea antolatu dute bosgarren ediziorako. Rith hitzak “korrika egin” esan nahi du eta Korrikan egiten den bezala, lekuko bat daramate ibilbide guztian zehar eta barruan daraman mezua ekitaldi amaieran irakurtzen da.


2018-02-02 | ARGIA
Ipar Irlandan gaelikoarentzat lege babesa eskatu dute ehunka herritarrek

Gaeliko hiztunen eskubideak babesteko araudia eskatzen dute. Manifestazioa otsailaren 1ean egin zen.


Euskara, galiziera eta irlanderaren hiztun berrien hizkuntza-identitatea
MULTIMEDIA - solasaldia

EHUko Euskal Ikasketak Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketetako ikasle Irati Lizeagaren hitzaldia.


Ipar Irlandan gaelikoa bultzatzeko baino poloniera sustatzeko plana?

Lehen ministroak kanpainan esan du Alderdi Demokratiko Unionistak ez duela inoiz gaelikoaren aldeko planik onartuko.


2016-09-20 | ARGIA
Lenkera, guernseyera eta hokkienera hizkuntza gutxituez arituko dira Oihaneder Euskararen Etxean

Hizkuntza gutxituen zikloan aragoiera, katalana eta Irlandako gaelera ezagutzeko aukera ere izango da.


"Irlandan politika herritarrengandik urruti dagoela sentitzen dute gazteek, elite batzuen kontrolpean"

Grian Ni Dhaimhin Strabanen (Ipar Irlanda) jaiotako gaztea da. Belfasteko Queens unibertsitatean historia ikasten du. Ikasle mugimenduan, Fosil Free erregai fosilen ustiategien aurkako mugimenduan eta gaelikoaren aldeko hainbat kanpainatan parte hartzen du besteak beste. Sinn Feineko gazte erakunde Sinn Fein Republican Youth taldeko kide izan da, nahiz eta bere “formakuntza sozialista behar bezala aurrera eraman ezin izanagatik” taldea uztea erabaki zuen. Bere aita IRAko militantea... [+]


BBCk Irlandako gaeleraren aurka jarduten duela salatu dute

BBC Erresuma Batuko hedabide publikoak Irlandako gaelerari emaniko tratua salatu dute hizkuntzaren aldeko ekintzaileek; hamarnaka lagunek elkarretaratzea egin dute komunikabideak Belfasten duen egoitza kanpoan, eta kexa ezarri diote.


2016-03-07 | Lander Arbelaitz
Abian da gaeliko irlandarraren aldeko Korrika: Rith 2016

Gaeliko irlandarraren aldeko Rith martxoaren 4an abiatu da. 1000 kilometro baino gehiago egingo dituzte 11 egunez luzatuko den Korrikan. Rith-ek gaelikoz ‘korrika egin’ esan nahi du, Cill Droichead-en hasi da (Kildare) eta Dublinen amaituko da. Euskararen aldeko Korrikan egin gisan, lekukoan dagoen mezua irakurriko dute. Kasu honetan, Irlandako presidenteak idatzi du mezua.


Eskolan zenbat eta lehenago ingelesez, orduan eta kaskarrago gaelikoz

Gaelikoa gehien hitz egiten den Irlandako eskualdeetan ere larri dabiltza. Etxean gaelikoz aritzen diren haurrak eskola elebidunetan nola moldatzen diren aztertu dute, eta datuek diote ingelesa hobeto menperatzen dutela, euren hizkuntza baino.

The Irish Times egunkariak Analysis of Bilingual Competence: Language Acquisition among Young People in the Gaeltacht liburuaren berri eman du. Ikerketan, gaelikoak indar handiena duen guneetako (Gaeltacht deitzen zaie) 50 familiatako haurrei... [+]


2014-12-12 | ARGIA
Eskolan zenbat eta lehenago ingelesez, orduan eta kaskarrago gaelikoz

Gaelikoa gehien hitz egiten den Irlandako eskualdeetan ere larri dabiltza. Etxean gaelikoz aritzen diren haurrak eskola elebidunetan nola moldatzen diren aztertu dute, eta datuek diote ingelesa hobeto menperatzen dutela, euren hizkuntza baino.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude