Rioko Olinpiar Jokoak iragarri zituztenetik 2.500 lagun hil ditu poliziak

  • Joko Olinpikoei lotutako proiektuak eraikitzeko 4.120 lagun etxerik gabe utzi dituztela salatu dute. 800 lagun baino gehiago atxilotuta daudela salatu du Terres de hommes GKEak.


2016ko uztailaren 29an - 11:30
Rio de Janeiroko poliziak azken urteetan hildakoen %77,2 faveletako bizilagunak dira.

"Olinpiar Jokoetan Brasil animatzeko astirik ez dut izango. Biolentzia polizialak nire familiarengan eta Manguinhoseko bizilagunengan duen eraginari adi egongo naiz. Behartsuentzat, Jokoek uzten duten bakarra mina, odola eta negarra dira”. Ana Paula Oliveira pedagogoak Folha egunkarian idatzitako zutabeak agerian utzi du Brasilek Joko Olinpikoen atarian bizi duen egoera: auzo pobreen eraisketak eta bertako bizilagunen atxiloketak eta hilketak ugaritu egin dira azken bi urteetan.

Herrialdeak bizi duen egoera salatzeko, Nazio Batuen Erakundearen egoitzan izan berri da Oliveira. Badaki zertaz ari den: polizia militarrak bere semea hil zuen 2014ko maiatzan. Amnistia Internazionalaren Brasilgo adarraren zuzendari Atila Roquek adierazi duenez, 2009. urtetik gaur egundaino 2.500 lagun baino gehiago hil ditu poliziak. Hildakoen %77,2 faveletako gazte beltz edo mestizoak dira.

Human Rights Watch-ek salatu du poliziaren hilketa asko “exekuzio extrajudizialak” izan direla. Gobernuz Kanpoko Erakunde honen arabera, “lekukoak mehatxatu eta froga faltsuak erabili ditu poliziak indarraren erabilera ilegala justifikatzeko”. Terres de hommes GKEak azaldu du etxerik gabeko pertsonak desagertu egin direla Olinpiar Jokoak jokatutako diren inguruetatik. 800 lagundik gora atxilotu dituztela ere salatu dute.

Behartsuenen auzoak, eraitsita

“Ez nago Olinpiar Jokoen aurka, baina bai hura garbiketa soziala egiteko erabiltzearena. Baldintza eskasetan bizi direnak baztertzen ari dira”. Nathalia Silva Vila Autódromoko bizilagunaren hitzak dira. Auzo horretan 600 familia bizi ziren 2014an; orain 20 geratzen dira. Kalte ordainik edo leku aldatzerik onartu ez dutenak dira bertan dirautenak, Silvak eldiario.es-en azaldu duenez.

Rio de Janeiroren berregituraketa eta balio handitze prozesuaren barruan, Vila Autódromoko egoera ez da salbuespena: Favela do Sambódromo, Vila das Torres eta Largo do Campinho favelak eraitsi egin dituzte. Vila União de Curicica eta Juliano Moreira auzoetako bizi baldintzak, aldiz, okertu egin dira 2009an Olinpiar Jokoak Rion ospatuko direla iragarri zenetik.

Egoera honek utzi ditzaken ondorioak azpimarratu ditu Terres de hommes erakundeak: “Kaleratze hauen erruz haur askok bizi baldintza txarrak dituzte: bizitzeko azpiegiturarik eta ur edangarririk ez dute, eta eskolara joateko aukerarik ere ez. Gauzak horrela, lan explotazioaren edo biolentzia sexualaren biktima bilakatu litezke”. 2014ko datuen arabera, 5 eta 13 urte arteko 554.000 haur ari dira lanean Brasilen.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Olinpiar Jokoak
2024-03-31 | Xabier Rodríguez
Paris 2024
Eredu olinpiko ezagun baten sintomak

Hiri bat Olinpiar Jokoen antolatzaile izendatzen dutenean, biztanleen artean  ilusioa sortzea da helburuetako bat. Asko dira hartu beharreko erabaki polemikoak, eta herritarren babesa izateak lana errazten du. Hala ere, 2017an Nazioarteko Olinpiar Batzordeak (NOB) Paris... [+]


2022-12-29 | Jon Torner Zabala
Gizonezkoek ere lehiatu ahal izango dute igeriketa artistikoan 2024ko Joko Olinpikoetan

Nazioarteko Olinpiar Batzordeak onartu du gizonezkoek ere lehiatu ahal izango dutela taldekako igeriketa artistikoan, 2024an Parisen egingo diren Joko Olinpikoetan.


2022-12-21 | Jon Torner Zabala
Elurraren turismoari lotutako espekulazioa salatu du Kataluniako Stop Jocs Olímpics plataformak

Baqueira Beret-eko eski estazioan eman du prentsaurrekoa 2030eko Neguko Joko Olinpikoak antolatzeko 'Bartzelona-Pirinioak' hautagaitzaren kontrako Stop JJOO plataformak, luxuzko 38 etxebizitza eraikitzen ari diren lekuan bertan.


2022-11-02 | Jon Torner Zabala
2024ko Joko Olinpikoak: Baionako festak, kolokan?

Litekeena da 2024an Baionako festak beste data batean egin behar izatea, eta bertan behera geratzeko arriskua ere badago, bertan egon beharko luketen polizia gehienak Pariseko Joko Olinpikoetan izango direlako.


Iñigo Llopis, igerilaria
“Ilusio handiena Parisera joatea da”

Iñigo Llopis igerilari donostiarrak hiru domina irabazi ditu Munduko Txapelketan eta 2021eko Tokio Paralinpiar Jokoetatik zilarra ekarri zuen etxera. Konporta Kirol Elkartean aritu ondoren, Basque Team klubean dabil gaur egun, “Gipuzkoan maila handia dago”... [+]


Eguneraketa berriak daude