CAN

Riezu CANeko zuzendari ohiak Auzitegi Nazionalean deklaratuko du

  • Lorenzo Riezu Nafarroako Kutxako (CAN) zuzendari ohia lekuko gisa deklaratzera deitu du Auzitegi Nazionaleko Eloy Velasko epaileak datorren martxoaren 27rako, Kontuz elkarteak jakinarazi duenez.


2015eko otsailaren 19an - 10:47
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33

Riezu 2000 eta 2002 artean izan zen CANeko zuzendaria eta Enrique Goñik ordezkatu zuen. 2011n CANen egoerari buruzko txosten zabala prestatu zuen Riezuk eta hainbat pertsonari eman zien, besteak beste, Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko lehendakariari; Barcina CANeko Kontrol Batzordeko lehendakaria ere bazen orduan. Txostenean Banca Cívica sortzeak Nafarroako kutxaren desagerpena ekarriko zuela iragartzen zuen.

Txostenaren arabera, 2002 eta 2010 artean CANek bere kaudimena galdu zuen eta egoera hori konpondu beharrean, aurrezki kutxako arduradunek berau ezkutatu egin zuten. Riezuren esanetan hainbat arrazoik ekarri zuten kaudimen galera hori, besteak beste, zabalkunde plan neurrigabea, aurre-erretiro planak, gastu orokorren hazkundea, hainbat enpresatan zituen parte-hartzeen salmentak, edota higiezinen salmenta, besteak beste egoitza nagusiarena.

Kontuzek salatu du ea nola den posible halako txosten baten aurrean Barcinak ezer egin ez izana, hain zuzen ere CANen zeukan karguak horretara behartzen zuenean. Elkartearen aburuz ez da ulergarria Barcinak txostena tiradera batean gordetzea eta orain berau Eloy Velascoren bidez ezagutu beharra. Kontuzek uste du testigantza garrantzi handikoa izango dela jakiteko CANen zer gertatu zen eta erantzuleak nortzuk ziren argitzeko.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: CAN
Nafarroako Kutxaren auzia behin betiko artxibatu du Espainiako Auzitegi Nazionalak

Ebatzi gabe geratzen zen azken zirrikitu judiziala da artxibatu duena. Ikerketak iraun dituen sei urteren ondoren, epaileak, kasua istea erabaki du irregulartasunik ez dagoelakoan, Diario de Navarra-n jaso dutenaren arabera.


CANeko ikerketa batzordearen ondorioak Fiskaltzara igorri ditu parlamentuak

Nafarroako Kutxaren desagertzean "orain arte jakin gabeko datuak" eskuratu direlako eta adierazgarriak izan daitezkeelako helarazi dituzte ondorioak epaitegietara.


Nafarroako Kutxaren desagertzea Goñiren eta UPNren kudeaketaren ondorioz izan da

Diario de Noticias egunkariak aurreratu ditu Nafarroako Kutxa ikertzen duen batzordeko ondorioak. Alderdiek diote CANek aurrera segitu ahal izanen zukeela bere bidea bakardadean eta ondarearen hondatzea txikiagoa litzatekeela.


2019-01-23 | ARGIA
Miguel Sanzen jarrera CANen ikerketa batzordean: dena ukatu eta abertzaleak seinalatu

Miguel Sanz Nafarroako presidente ohiak Nafarroako Parlamentuan CAN auzia ikertzen ari den batzordean hitz egin du asteazken honetan. Nafarroako Kutxan ustelkeria kasurik izan zenik ukatu du.


2018-05-22 | ARGIA
Kontuz elkarteak diru bilketa hasi du Zamoraren lau auziei aurre egiteko

Patxi Zamora Kontuz elkarteko eleduna lanetik bota zuten Guardia Zibilak hegazkinean sartzeko baimena kendu eta gero. Lau auzi ditu abian eta 20.000 euro beharko dituztela kalkulatu du elkarteak.


Eguneraketa berriak daude