argia.eus
INPRIMATU
Reincidentes taldeko abeslaria aske kargurik gabe
  • Miamin atxilo zuten Fernando Madina Reincidentes taldeko abeslari eta baxu-jotzailea aske utzi dute kargurik gabe. 500 dolarreko fidantza ordaindu du, Attraction Management agentziak jakinarazi duenez.

ARGIA @argia 2013ko abenduaren 10
Ostiralean atxilotu zuten Madina.

Ostiralaz geroztik zuten atxilo Miamin. "Intoxikazioagatik" eta "desordenengatik" atxiki zuten hango aireportuan.

Efe agentziak dioenez, Madinak sesioa izan zuen American Airlines konpainiako hegazkineratzeko ateetako batean, eta sarrera debekatu zioten.

Reincidentes taldeko kideak haserre agertu dira, AEBetako autoritateek ez baitiete bizpahiru egunetan Madinaren egoerari buruzko informaziorik eman. "Inkomunikaturik izan dute", salatu dute, "eta ez dute bere esku abokaturik jarri".