argia.eus
INPRIMATU
Regina Jose Galindo artistak Guatemalako errealitatea jaso du Artiumen
  • Regina Jose Galindo artistak (Guatemalako Hiria, 1974) Oilo ipurdia izeneko erakusketa paratu du Gasteizko Artium museoan. Bere herrialdeko arazoez mintzo dira haren bideo, argazki eta gainerakoak.

2012ko urtarrilaren 30a
Galindoren 'Oskola' obra.

Indigenen aurkako errepresioa, emakumeen aurkako indarkeria, nekazarien lan-baldintzak... Gai ugari jorratzen du Galindok, 1999az geroztik egin dituen 30 ekintza abiapuntutzat hartuta.

"Regina Jose Galindo poeta gisa abiatu zen artearen munduan, eta 1999 urtea arte ez zen bere gorputzarekin lanean hasi, modu zuzenago batean, adierazpide nagusi gisa performancea hautatuz", dio Artium-en prentsa oharrak. "Bere lanek egungo gizartearen arazoetan sarrarazten gaituzte, errealitate gordin batean, bere gorputzaren kontakizunaren bidez, era berean gordinak, muturrekoak eta sinbolismoz beteak eta ikusleei gogoeta eginarazteko abiapuntu diren ekintza sorta baten bidez".