Hbi Greziako lagunek frogatu dutenez, Idomeniko errefuxiatuen kanpalekuan umoreak ere badu tokia: Refugees.tv telebista-kateko kideak dira horren adibide. Euren egoeraren berri ematen dute Internet bidez, botila zaharrez egindako kamerekin, eta edalontzi eta galtzerdiz egindako mikrofonoekin, kanpalekuan dituzten baliabide urrien erakusle.
Benetako kamera bat eman zien boluntario batek, eta horri esker zabaltzen dituzte euren bideoak sarean. Idomeni kanpalekuko errefuxiatuek hitz egiteko gogo handia dutela esan digute, baina kexu dira medio handiek euren arteko gatazkak eta une latzak baino ez dituztelako erakusten, euren eskubideez hitz egin beharrean.
Facebook-en publikatzen dituzte euren bideoak Refugees.tv izenarekin.
Hala Bedi irratiko lankideek Greziatik bidalitako berri gehiago ikus ditzakezue Facebook eta Twitterren, #HbiGrezia traolarekin.
Albiste hau Hala Bedi irratitik ekarria da ARGIAra CC-by-sa lizentzia libreei esker.
Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]
Europar Batasunean migrazio politika gogorragoa ezartzeko ituna onartu du euroganberak, zortzi urtetako negoziazioen ondoren. Hala, eskuin-muturraren ideiei men egin eta arau baztertzaileak erabili ahal izango dituzte hemendik aurrera herrialdeek, kontrola areagotzeko eta... [+]
Migratzaileen kopurua anitz emendatu da Irun eta Hendaia arteko pasabidean. Irungo Harrera Sareak ohartarazi duenez, otsailean 600 pertsona lagundu dituzte, iaz, urte osoan 2.700 izan zirelarik. Iragan urtarrilean, 2.700 etorkin heldu dira Kanariar Uharteetara, egunero 80... [+]
Caminando Fronteras gobernuz kanpoko erakundeak “Monitoreo Derecho a la Vida” txostenaren edizio berrian egindako balantzea da: 6.618 hildako izan dira mendebaldeko Muga Euroafrikarrean; horien artean, 384 haur.
Europako Justizia Auzitegiak (EBJA) erabakia hartu du mugako barne-kontrolak berrezartzeko Frantziako Gobernuaren politikari buruz. Bidasoaren mugan ohikoak diren zenbait praktika. hala nola muga igarotzeko debekuak eta berehalako itzulketak, ez direla legearen araberakoak... [+]