Realaren publizitate txinatarra: zer da eta zer egiten du Qbao.com-ek

  • Talde donostiarrak abuztuan eman zuen albistea: Qbao.com izango da Realaren babesle nagusia 2014-2015 denboraldian. Akordioa asteartean aurkeztu dute enpresa txinatarrak egoitza duen Nanjing hirian, baina askok galdera bera dute buruan: nor da eta zer egiten du talde donostiarraren babesle berriak?

Esteban Granero eta Carlos Vela jokalariak Qbao.com-en publizitatea daraman kamisetaren aurkezpenean (argazkia: Diario Vasco)

2014ko irailaren 17an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33

Jokin Aperribay Realaren presidentea aurkezpen ekitaldian izan zen Zhang Xiaolei Qianwang Intelligent System taldearen presidentearekin batera. Sortu duten “adiskidetasun berri handiari” buruz mintzatu ziren bi agintariak eta opariak trukatu zituzten, Realeko jokalari guztiek sinatutako kamiseta barne, Xiaoleik segituan jantzi zuena.

Zer da Qbao?

Mundu guztiak jakin nahi du, baina gutxi ausartzen dira galdetzen (lotsaz-edo). Ba, hona erantzuna. Qbao.com interneteko teknologia mugikorrean lan egiten duen enpresa da. Informatizazio adimenduneko zerbitzuak eskaintzen ditu eta aplikazio mugikorren eta goi-teknologiako erremintak garatzen erreferente da Txinako merkatuan.

Nanjingo futbol taldearen jabe ere bada eta bai Realarekin, bai Madrilgo Rayo Vallecanorekin sinatu dituen akordioei esker, Nanjing Qianbao FC-ko jokalariek talde hauetan entrenatu ahal izango dute.

Enpresa NJQY Sports Management bezala ere ezaguna da eta Qianwang Intelligent System taldeko kide da. Honen negozio nagusia kiroleko online apostuak dira eta xede nagusienetarikoa, Espainiako Estatuko merkatua.

100.000 euro Real Madrili irabazteagatik

Abuztuaren 31n Real Madrili 4-2 irabazi eta gero Qbao.com-ek 100.000 euroko “saria” eman zion Realari “garaipenak Txinan izan duen oihartzunaren ordainsari gisa”.

Jarraitzaileek harriduraz hartu zuten albistea, ez baita oso ohikoa halako eskupekorik jasotzea partidu bat irabazteagatik. Baita Realaren presidenteak ere, eta dirua Anoetaren birmoldaketarako bideratuko dutela iragarri zuen.

“Gora Realaren harrotasuna. Gora Reala eta Qbaoren arteko adiskidetasuna. Garaipenaren zain beti”, zioen Zhang Xiaoleik talde donostiarrari helarazitako gutunak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Reala
Emakume bat larri dago ZIUn, Ertzaintzak Donostian foam jaurtigai batekin jo ostean

Emakumea Donostia ospitalean ingresaturik dago, foam jaurtigaiak buruan jo eta odol isuria eragin ostean. Realaren eta Paris Saint Germainen arteko futbol partiduaren aurretik polizia agenteek egindako kargetan zauritu dute. Ertzaintzak barne ikerketa zabaldu duela jakinarazi... [+]


Bultzadak Aitor Zabaleta harmaila itxiko du hurrengo partidan, errepresioa salatzeko

Bultzada Realaren jarraitzaile taldeak jakinarazi duenez, ez da joango ostiraleko Vila-realen kontrako partidara, eta Aitor Zabaleta harmaila itxita mantenduko du, jasaten ari den “errepresioa” salatzeko.


Aitor Zabaletaren omenez, faxismoaren aurkako manifestazioa egingo dute ostiralean Donostian

Ostiralean 25 urte beteko dira Ricardo Guerra faxistak Aitor Zabaleta Realeko jarraitzailea hil zuenetik. Zabaletaren oroimenez eta faxismoaren aurka, manifestazioa antolatu du Bultzadak Donostian.


Bost lagun atxilotu ditu Ertzaintzak Reala eta Erromaren arteko partidan izandako istiluen harira

Martxoaren 16an izan zen norgehiagoka, eta istiluak izan ziren bi taldeen arteko zaletuen artean. Orduan hiru lagun atxilotu zituen, eta Ertzaintzak jakitera eman du operazioa zabalik dagoela eta atxilotu gehiago egon daitezkeela.


Fiskaltzak 66 urteko espetxe zigorra eskatu du Iñaki Badiola Realeko presidente ohiarentzat

Iñaki Badiola Realeko presidente ohia akusatuen aulkian eseriko da asteartetik aurrera. Fiskaltzak 66 urteko espetxe zigorra eskatu du berarentzat, Gipuzkoako politikari, epaile eta kazetarien aurkako ustezko irain eta kalumniengatik. Epaiketa hainbat egunez luza... [+]


Eguneraketa berriak daude