Raul Urrutikoetxea margolari donostiarra herenegun (25) zendu zen, 40 urte zituela. Irudimenezko errealismoa lantzen zuen artista honek hainbat erakusketa egin zuen Euskal Herrian zein atzerrian. Arco Azokan bi bider izan zen Galeria Dieciseis eta DV Galeriaren eskutik.