Raper euskaldunak: Rapa amu euskarara biltzeko

  • Hizkuntza normalizatzea zerbait bada, hizkuntza horretan gainontzekoetan egiten den guztia naturaltasunez eta normaltasunez egitea da. Musika ere bai, eta nola ez, rapa.

    Duela hamabi urte, Selektah Kolektiboa, lehen rap talde euskalduna sortu zenetik asko kostatu da euskaldun talde multzoa osatzea. Alabaina, bere bidea egin du rapak eta Info 7 irratiak, duela gutxi, hedatzen ari den uzta bildu eta zakuan jasotzea erabaki du Rap Herria diskoan. 16 musika taldek hartu dute parte.

2012ko ekainak 02
Ezkerrretik bigarrena Endika Lahaine, laugarrena Ruben Mateo Rufoh eta bosgarrena Eneko Axpe Maisha.

Bilduma horretan parte hartu duten hiru talderekin (Goienetxe anaiak, 121 krew eta MAK) aritu gara berriketan, rapa eta euskara nola ezkontzen dituzten jakiteko.

Goienetxe anaiak: “Euskal rapak izan dezakeen arazorik handiena euskal hiztun falta da”

Ekaitz Astiz Goienetxe anaiak (Iruñerria) taldeko kidea da. Bertso mundutik dator, nahiz eta ez dituen sekula biak uztartu. Rapak bertsolaritzak ematen ez dion askatasuna eskaintzen dio, azken hau “instituzionalizatuago” dagoelako. Rapean aldiz, “zu zara epailea eta muga”.

Rapa gustuko zuela antzemanda, halako batean zer egiteko gai zen probatzea erabaki zuen. Euskaraz: “Ez nuen pentsatu ere egin, nire hizkuntza euskara baita”.

Hizkuntza eta aurrekaririk eza ez ziren arazo edo zailtasun izan: “Erreferente bakarra Selektah Kolektiboa zen. Horrek errespetua ematen du, baina baita zure bidea egiteko erraztasuna ere, inor kopiatu gabe”. Egitea baino hastea dela zaila gogorarazi du raper nafarrak, baina bertigoa gaindituta, euskal rapak izan dezakeen arazorik handiena hiztun kopuruarena dela pentsatzen du. Bere aburuz, “euskal rapak ez du aurrera egingo euskal hiztunik ez badago, euskarak aurrera egiten ez badu”.

Bidenabar, kritika edo eskaera bat du. Euskaraz aritzen diren talde gutxi egoteak ez du esan nahi hizkuntza trakets erabil daitekeenik. Galbahea pasatzea ezinbestekotzat jotzen du, “badaude min ematen didaten akatsak”. Dena den, aitortzen du errealitate guztiek dituztela ñabardurak eta batzuentzat rapa bada euskaraz egiteko izan dezaketen edo duten gune bakarra, “ezin daiteke ezer esan, baina ez dadila utzikeriagatik izan”.

121 krew: Rapa, euskara zabaltzeko eta gazteak erakartzeko

Bilbo eta Barakaldo artean sortu zen duela hamabi urte talde bizkaitarra. Aurreneko pausoak gaztelaniaz eman bazituzten ere, apurka euskararanzko bidea jorratzen hasi ziren, “natural, gure egunerokotasunean euskarak gora egin zuen heinean”.

Hamabi urteotan, taldea pixkanaka handituz joan da. Hori da Eneko Axpe Maisharen adibidea. Maisha taldea sortu eta gero batu zen proiektura. Ordurako 121 krew euskaraz ari zen, eta beraz, betidanik euskaraz rapeatu du: “Koherentzia puntua da, euskalduna naiz eta euskara defendatzen dut, zer gutxiago”. Berak rapa euskara zabaltzeko eta gazteak erakartzeko tresna ezin hobea izan daitekeela pentsatzen du. Horren adibide garbia da Ruben Mateo Rufoh, taldeko abeslarietako bat. Euskara ikasi du, rapak euskarara ekarri du, “eredugarria eta aldi berean polita da hori”. Dena dela, Euskaltzaindiarekin gogoratu dira taldekideak eta haien ustez, “Euskaltzaindiako euskararekin rapa egitea ezinezkoa da”.

Irratientzako eskaera ere badute, ingelesezko eta gaztelaniazko rapari lekua egiten diotela esan dute, euskarazkoari aldiz, ez.

MAK: “Euskaraz? Beste hizkuntzetan egiten den modura”

Jon Eyherabidek (Aiherra, Lapurdi), MAKeko kantariak, hitza, erritmoa eta dantza maite ditu eta hori da rapa beretzat. Raparen Ez dok amairu ote diren galdetuta zera esan du: “Ez dok amairu, rock radical vasco, hainbat lagun egiteko manera antzekoarekin, maite dut hori, zergatik ez? Elkarrekin indar gehiago izango dugu gure mezua eta erritmoa plazaratzeko eta entzutera emateko”. Eta zein da mezua? “Eszenatokira igotzen gara erakusteko euskara gaztea, bizia dela eta egin daitekeela nahi duzun maneraz”.

Rapak euskarari freskotasuna ekar dakiokeelakoan dago, eta ondorioz, jende gehiago gerturatu dezakeela euskarara eta euskal rapera. “Euskara ikasi eta euskalduna zara. Berriak sartuko dira komunitatera, eta hori nahi dugu, ezta?”. Eyherabidek ondoko mezua igorri die musikariei: “Hala sentitzen baduzue, egin euskaraz. Nik espero dut euskaraz egiteko grina izango dutela”.

Musikariak euskarara gerturatu direlako rapa euskaraz egiten hasi dira eta raparen munduan euskara topatu dutelako euskara ikasteari ekin diote. Rapa euskararen normalizazioaren termometro ere bada.

Kanal hauetan artxibatua: Musika  |  Musika  |  Historia

Musika kanaletik interesatuko zaizu...
2016-12-11 | Joxi Ubeda
Doinu indartsua, salaketa eta aldarria

Aguraingo taldeak aurrerapausoa egin du bere bigarren disko honekin. Taldea egonkortu egin du, eta Boomerang lanarekin taldeak bere esentzia aurkitu duela esan daiteke, bere mamian sakondu duela.

Taldeak punk-rock eta rock doinuen bidez kritika eta salaketa egiten jarraitzen du, ustelkeriaren, bidegabekerien eta

...

2016-12-04 | Julen Leuza
Berri Txarraken kontzertuaren kritika
Bueltak

Deitu didate esanez, ordu erdi barru hasiko den Berri Txarraken kontzerturako sarrera bat soberan dutela. Iruñean joko zutela jakin nuenean dagoeneko sarrera guztiak agortuak ziren, eta hau harrotasun zentzugabez aipatzen nuela gogoratzen dudan bitartean janzten hasi naiz, sarrerari baietza eman eta gero. Berri Txarrak ikustera noa. Iruñeko Zentral aretoan eskainitako emanaldia, azaroaren 3an, ostegunez.


Harrera hotza

Egia esan, denboraldi honetako bigarren produkzioa ez da izan ikusi eta entzundako onenetako bat, baina publikoaren harrera hotza bai izan dela sorpresa, niretzat behintzat. Txalo gutxi, oso gutxi, ia-ia denborarik ez abeslari eta artista guztiek agur esateko, bat-batean oihala beheraka… Esan bezala, ez zen saio ona

...

2016-12-02 | Kanaldude.tv
Ez addioik
MULTIMEDIA - dokumentala

Aitzol Lasa Letona eta Patrick Larralde zuzenduriko dokumentala da. 2015-2016 ikasturtean Garazi-Baigorriko Iparralai musika eskolako trikitixa saileko ikasle eta irakasleek talde dinamika berri bat abiatu zuten: triki tailerra. 13-18 urteko musikariek, taldearen proiektua aurkeztu eta 9 kantuko diskoa nola sortu zuten

...

2016-11-27 | Iker Barandiaran
Đabardurak

Estricalla taldeak seigarren lana du honakoa. El Corazón del Sapo eta gerora Kuraia eta Matxura taldeetan aritutako Fer Apoak Kantabriako Kloakao taldeko kideekin egindako apustuak irmo jarraitzen du, ezbairik gabe; eta ez dago etenik, ezin da egon etsaiak dirauen bitartean.

Euskal Herriko eta, oro har,

...

2016-11-20 | Joxi Ubeda
Bidaiak

I. O. (Iparrorratza) zigiluak argitaratu duen disko berri hau lan bikoitz baten lehen zatia da. “Egiazko jostura lan bat”, egileen hitzetan.
Doinuetan, kanpora egindako bidaiak suma daitezke, 70eko hamarkadako zenbait musika joeraren ukituak: euskalduna (Itoiz), anglosaxoia (King Crimson) edota brasildarra...


Hamahiru rapero "terrorismoa goraipatzeagatik" inputatu ditu Espainiako Auzitegi Nazionalak

Hamahiru rap kantariek uko egin zioten azaroaren 17an Espainiako Auzitegi Nazionalean deklaratzeari. Eginiko abestien letrengatik deituak zeuden, Directak zabaldu duenez. Raperoak La Insurgencia musika kolektiboko kideak dira eta Youtube eta Facebook bidez zabaltzen dituzte euren lanak. Carmen Lamela epailea ari da hauek ikertzen, Altsasuko atxiloketak agindu dituen epaile bera.


2016-11-14 | Badok ataria
Willis Drummond: Jaiotza berri baten kronika
MULTIMEDIA - erreportajea

Willis Drummond taldeak Tabula rasa lan berriaren osatze prozesuaren eta taldearen egungo egoeraren berri ematen du, besteak beste, BADOK atariak eta Hiru Damatxo Ideia Faktoriak elkarlanean ondutako bideo elkarrizketak.


Magikoa

Bilbao Arte Portua zikloak kalitatearen aldeko apustu garbia egin du, zalantzarik gabe. Halaxe frogatuta geratu zen bigarren emanaldian, non Vladimir Spivakovek eta Moscow Virtuosi, berak sortutako taldeak, txundituta utzi zituzten entzuleak. Alde negatiboan aipatu behar da, berriz ere, oso jende gutxi zegoela Euskalduna

...

2016-11-08 | Lander Arbelaitz
"Elkarbizitza gezurra da" aldarrikatuko dute Donostian Mozal Legearen isunei erantzuteko festan

Europako Kultur Hiriburutzaren aurkako Donostia Saldu eta Suntsitu kolektiboak, Letaman gaztetxeak eta hainbat musika taldek festa antolatu dute azaroaren 19an, Intxaurrondoko gaztetxean bertan. Jakinarazi dutenez, Mozal Legearen ondorioz, hirian 7.000 eurotik gorako isunak ezarri dizkie administrazioak herri mugimenduetako kidee, eta festan ateratako dirua kolektibo hauentzat izango da. “Elkarbizitza gezurra da!” oihu egingo dute, beren hitzetan, “elkarbizitza gezurra da, menderatuen errealitateak ezkutatzeko erabiltzen denean”.


Joseba Tapia eta Besamotzak
Berrasmatzea, berrarmatzea

Antton Aranburu eta Bikiak eta Joseba Tapia eta Besamotzak taldeek urriaren 6an, Gasteizko Gaztetxean Muinoko Hotsak egitasmoaren barruan eskainitako emanaldia. Joseba Tapia eta Besamotzak taldearen hurrengo emanaldia azaroaren 18an izango da, Donostiako Bukowskin, Info7 irratiaren 10. urteurreneko festan.


2016-11-06 | Reyes Ilintxeta
Angel Mariezkurrena, kantu bazkari antolatzailea
"Ez du inporta besteen aurrean zirrara sentitzen baduzu, hori du ona kanta zaharrak"

Angel Mariezkurrenak antolatutako kanta zaharren bazkariak bidaia musikal, gastronomiko eta emozionalak dira. Hori lortzeko kanta zaharrak txirikordatu egiten ditu joaldun, musikari, dantzari eta hamaika sorpresarekin, orkestra zuzendari trebearen moduan. 


2016-11-06 | Iker Barandiaran
Belarrak beti egiten du aurrera

Haztearen izerdia
BELARMIÑAK
Bonberenea Ekintzak, 2016

Barrena behar da, handia, gaur egungo albistegiak ikusteko zein egunkariak irakurtzeko; eta oro har egunero kalera irten eta herritar askok bizi dugunaren aurrean bidea jarraitzeko. Urdaila ere arriskuan jarriko dugu ziur eguneroko erritmo zoro honen

...

2016-10-30 | Joxi Ubeda
Musika pasteltxo gozoak

Tolosako Bonberenea etxean 2012 eta 2015 urteen artean izandako hainbat kontzertutako grabazioak biltzen dira Eclair izenburua duen DVD bilduman. Talde hauek ikus daitezke Bonberenean jendaurrean jotzen: Anestesia, Estricalla, Manolo Kabezabolo, No More Lies, Betunizer, Bullet Proof Lovers, Capsula, Atom Rhumba, Belako, El

...

Sara Hebe
"Musikak ez du iraultzarik egingo, baina iraultzen bidelagun izatea dagokigu musikarioi"

Joan den udan egindako Europako Biran ezagutu genuen Sara Hebe rapeatzaile patagoniarra, zenbait adituren arabera Argentinako rapeatzaile onena dena. Berandu baino lehen Euskal Herrira itzuliko zela agindu zuen eta bere hitza betez, Gasteizko Gaztetxean eta Bilboko Hikateneoan ikusi ahal izan dugu azken asteotan. Chubut probintzian jaioa, begi berde argiak berau populatu zuten galestarrenak dituela dio; Mediterraneoko arbasoena berriz, azal beltzarana. Erresistentzia lurralde bezala deskribatzen duen hegoalde horri zor dio bere mundu ikuskera eta “bere testua”. Elkarrizketa egiteko proposamena luzatu eta agudo heldu dio gonbidapenari: “Galdetua izatea luxu bat da, erantzunen inguruan pentsatzeko aukera eskaintzen baitizu”. Musikaz eta musika ez denaz, galdetu diogu beraz.


Kortxoenearen aldeko jaialdia ospatuko da ostiralean Donostian

Kortxoeneako hustearen ondoren iritsi diren isunei aurre egiteko jaialdia antolatu dute Donostian. Urriaren 28an, ostirala, ospatuko da Doka antzokian, 20:30etatik aurrera.


Zapore ona

Asmatu dute Euskadiko Orkestrakoek denboraldi honetako lehenengo saioarekin. Lortu dutena nahiko zaila da. Arrakasta seguruko obra bat eskaini eta honekin batera musika garaikidea sartzea, berezitasun batekin: esango nuke ia-ia interesgarriagoak suertatu zirela obra berriak egitarauaren izarra baino.

Sorpresa atsegina

...

Maite Larburu
"Neighbor taldearekin, basoan sartu naiz, jakin gabe, eta ez dakit ondo nondik aterako naizen"

Kontzertu batean berez atera zitzaion irrintzi bati esker ezagutu nuen Maite Larburu, Asier Altunaren Zela Trovke (2013) film laburrean. Neighborren zuzeneko dibertigarriak eta soinu liluragarria etorri ziren gero. Bigarren diskoa kaleratu berri duten honetan, gehiago ezagutu nahi izan dut Larburu bera eta antzinako musika, musikari freelancearen baldintzak; hangoa eta hemengoa, atzerria eta itzulera.


2016-10-23 | Dabi Piedra
Ahots gozoaren indarra

Izarok eta bere bandako kideek irailaren 23an emandako kontzertua, Bilboko Kafe Antzokian. Om diskoa aurkezteko birako lehenengoa.

Azkenak
Eguneraketa berriak daude