argia.eus
INPRIMATU
Rapa multinazionalen aurka Indian
  • Unilever xaboi enpresa multinazional britainiar-holandesak, Indiako Kodai kanalean hondakin toxikoak isuri dituela salatu dute. Anacondaren abesti famatu batean oinarrituta Sofia Ashraf rapzale indiarrak parodia bat egin du.

Martin Mendizabal Garai @mendigarai 2015eko abuztuaren 14a

Ontzi baten gainean Kodai kanalean azaltzen da zikinkeria garbitu dezaten eskatuz.

Enpresa 2001. urtean itxi zuten. 1.000 langile baino gehiago merkurioak pozoindu dituela salatu dute, eta horrek koordinazio falta eta azaleko arazoak eragin dizkiela, besteak beste.

Ashraf abeslariak esan du Unileverrek iritzi publikoan irudi bikaina daukala eta horregatik  abiarazi dutela kanpaina. Sinadura bilketa kanpaina abiarazi dute Unilever multinazionala merkurioa isultzeari utz diezaion