argia.eus
INPRIMATU
Ramon Llul eta Etxepare institutuak eskuz esku ariko dira

2011ko maiatzaren 26a
Anxo Lorenzo (Xunta), Aizpea Goenaga (Etxepare) eta Vicenç Villatoro (Ramon LLul) atzo.

Institut Ramon Llul eta  Etxepare Institutua elkarlanean arituko dira atzo lankidetza hitzarmena sinatu ostean. "Elkarlanak indarra" ematen duela eta, nazioartean euskara eta katalana "ikusgarri" egiteko ekimen bateratuak bultzatuko dituzte, Galiziako Xuntako Hizkuntza Politika Sailak ere parte hartuko duen proiektuan. Lehen helburuetako bat atzerriko unibertsitateetan euskara eta katalanaren minor edo espezialitateak sortzea izango da, Iberiar hizkuntzen sailetan. Horrez gain, euskara, katalana eta galegoaren irakurletza sareak bultzatzen saiatuko dira.