EAJ

Ramon Labaien hil da, ezer baino lehen euskaltzalea zen politikaria

  • Ramon Labaien abenduaren 13 gauean hil zen 85 urte zituela. Politika eta kultura gizona izan zen, eta batik bat euskararen bultzatzaile amorratua.


2013ko abenduaren 16an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Frankismo osteko lehenengo Kultura sailburua izan zen Labaien. 1980tik 1983ra bitartean jardun zuen kargu hartan. (Argazkia: Gari Garaialde / Argazki Press)

Tolosan (Gipuzkoa) jaio zen 1928an. Urte gutxiren buruan, 1936an gerra piztearekin batera, Lapurdira egin zuen hanka Labaien-Andonaegi sendiak. Ramonen aita Antonio Maria Labaien zen, Tolosako alkatea EAJ alderdiaren ordezkari gisa. 1944an itzuli ziren Gipuzkoara.

Labaienek Madrilen Kimika ikasketak egin zituen eta orduz geroztik alor askotan aritu zen. Kontserba industrian egin zuen lan, Donostiako Londres hotelaren zuzendari izan zen eta Aurrezki Kutxa Munizipaleko presidentea ere bai. Carlos Garaikoetxeak Eusko Jaurlaritzara eraman zuen, eta frankismo osteko lehenengo Kultura sailburua izan zen. 1980tik 1983ra bitartean jardun zuen kargu hartan. Aurtengo udaberrian Jakinen Imanol Murua Uriak egindako elkarrizketan zioenez, Garaikoetxeak Herrizaingo sailburu izatea proposatu zion, baina ezezkoa eman zuen. Kultura Sailaren buru izatea baliatu zuen EITB sortzeko. Euskarazko telebistaren eta irratiaren bultzatzaile nagusietakoa izan zen Labaien. Jakinen adierazitakoaren arabera, ez zekiten gobernuan zenbat denbora iraungo zuten eta presazkoa zen euskarazko telebista abian jartzea, “ez geunden ziur telebistarekin euskarak iraungo zuen, baina telebistarik gabe ez zuela iraungo ziurtasun osoa geneukan”. Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea (HABE) ere, sailburu zenean sortu zuten; baita Euskadiko Orkestra Sinfonikoa, Antzerti eta Euskararen Legea ere.

1983tik 1987ra Donostiako alkate izan zen.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: EAJ
Etxegabetzeak 48 ordutan burutu ahal izateko lege aldaketa proposatu du EAJk

EAJren asmoa da legezko aldaketa azkar bati ekitea, 48 orduko epean etxegabetzeak egin ahal izateko etxebizitzak okupatzen diren kasuetan.


Alonsotegi auziko absoluzioak etsigarriak dira EH Bildurentzat

Joan den asteazkenean ezagutu zen Alonsotegiko ustezko ustelkeria kasuengatik izandako lehen epaiketaren epaia: akusatu guztiak absolbitu ditu Bizkaiko Auzitegiak. EH Bildu aritu da akusazio partikular moduan auzian eta ebazpena "etsigarria" eta... [+]


Beste emakume batek salaketa jarri du, Ertzaintzak Donostian egindako kargetan zauritu zutelako

Buruan foam jaurtigai batekin kolpea jasotako emakumeaz gain, bigarren pertsona bat zauritu zen Donostian asteartean ertzainek Realeko zaleen aurka egindako oldarraldietan. Ertzaintzak jakinarazi du kasu hau ere ikertzen ari dela.


Erkoreka Xuhar “erruduntzat” hartzeko “kanpaina” egiten ari dela salatu du herri plataformak

Tolosako inauterietan poliziak begian zauritutako gaztea indarkeria polizialaren biktima gisa aitortzeko eskatu du Xuhar herri plataformak. Mobilizazio batera deitu du martxoaren 16rako, Tolosan.


Sekretu Ofizialen Legea aldatzeko bideari ekin diote berriz ere Espainiako Kongresuan

Egungo Espainiako Gobernua osatzea ahalbidetu zuten alderdi gehienek onartu dute EAJk hirugarrenez aurkezturiko proposamena Espainiako Kongresuan, baina zalantzak daude hemendik aurrera PSOEk hartuko duen jarreraren inguruan, beste aldietan sozialistek ez baitute urrats gehiago... [+]


Eguneraketa berriak daude