Ramon Aldasoro preso otxandiarra aske gelditu da

  • Ramon Aldasoro euskal preso otxandiarra aske gelditu da gaur goizean. Etxeratek jakitera eman duenez, 20 urteko espetxe zigorra bete ostean Aldasoro kalean da.


2018ko urtarrilaren 18an - 13:31

Ramon Aldasoro 1998an Miamin (AEB) espetxeratu zuten, eta azken urteak Murtziako espetxean eman ditu.

Otxandiarrak kartzelatik irten denerako senide eta herrikideak zain izan ditu. Gaur ongi etorri ekitaldia egingo diote herrian eta urtarrilaren 27an ekitaldia eta bazkaria egingo dute

 

Albiste hau Anbotok argitaratu du eta ARGIAra ekarri dugu CC by-sa lizentzia baliatuta


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal preso politikoak
Sortuko sei kide epaituko dituzte euskal presoei "ongi etorri" ekitaldiak antolatzeagatik

Espainiako Auzitegi Nazionaleko Manuel Carcía Castellón epaileak sei pertsona epaituko ditu Ongietorrien auzian: Antton López Ruiz Kubati, Kai Saez de Egilaz, Pipe San Epifanio, Haimar Altuna, Oihana Garmendia eta Oihana San Vicente. Guztiak Sortuko kideak... [+]


26 urteko espetxealdia atzean utzita aske da Iñaki Garces otxandiarra

Astelehenean jakinarazi du albistea Etxerat elkarteak. Otxandioko preso politikoa baldintzapeko askatasunean zegoen 2023ko martxoaz geroztik.


Euskal preso eta iheslari politikoen aldeko jaialdia egingo dute Ezpeletan larunbatean

Kontzertuen bidez euskal preso eta iheslariak laguntzea da xedea. Aurten, Rakatapunk, Xutik eta Esne Beltza dira egitarauan.


Eguneraketa berriak daude