Rajoyk ezohiko prentsaurrekoan adierazi du Espainiako errege Juan Carlos I-ak abdikatu egin duela, bere semeari tronua utzi asmoz. Astearte arratsaldean ministro kontseilua iragarri du Rajoyk. 39 urte egin ditu Estatu buru gisa. "Erabateko normaltasun instituzional egoera" nahi du Rajoyk. IU, Podemos eta Equo alderdiek erreferenduma eskatu dute monarkiari buruz. Iluntzean manifestazioak deitu dituzte estatuko hainbat hiritan.