argia.eus
INPRIMATU
Raimundo Amador, Julieta Venegas, Atom Rhumba eta Zea Mays izango dira Sagarrondotik jaialdian

2007ko martxoaren 09a

 

Maiatzaren 16an eta 17an ospatuko da Sagarrondotik jaialdiaren bosgarren edizioa. Atom Rhumba, Raimundo Amador, Julieta Venegas, Zea Mays eta Skalariak taldeek eskainiko dituzte emanaldiak, besteak beste. Musika jaialdia Hernaniko Karabel auzoan 8.000 lagunentzat egokitutako karpan izango da. Antolatzaileen arabera, urtero, batez beste, 13.000 lagun inguru izan dira jaialdian.