Raimundo Amador eta Julieta Venegas Sagarrondotik jaialdian izango dira
2007ko urtarrilaren 16a
Martxoaren 16an eta 17an egingo da Hernanin Sagarrondotik jaialdia. Parte hartuko duten zenbait artistaren izenak baieztatu dituzte dagoeneko: Julieta Venegas, Raimundo Amador eta Maneta de Kamioneta, The Bon Scott Band, Zea Mays eta Obrint Pass.