argia.eus
INPRIMATU
Rafael Mendizabal antzerkigilea hil da

2009ko abuztuaren 03a

Herenegun hil zen Rafael Mendizabal antzerkigile donostiarra, 69 urte zituela, Barbate (Espainia) herrian. TEU (Teatro Español Universitario) eta Lorquianos konpainiak zuzendu zituen, aurrenekoa 21 urterekin, eta antzezlan ugari idatzi zituen: Mi tía y sus cosas, Mala yerba, Mañana será jueves, Amor tres delicias, Las cuatro estaciones, Madre amantísima eta abar.