Rafa Diezi ongi etorri jendetsua egin diote Lasarte-Orian

  • Jendetza bildu da Lasarte-Oriako Okendo plazan Rafa Diez preso politiko ohiari harrera egiteko. Ostegunean goizean goiz aske utzi dute El Duesoko kartzelatik (Santoña, Espainiako Estatua) eta Muskizen lehen ekitaldia egin ostean 19:30ean iritsi da jaioterrira.

Xalba Ramirez @xalbaram
2017ko abuztuaren 18a

Ikurrinak, Presoen aldeko eta LABen banderak dituzten ehunka herritarrek pasabide egin diote Diezi iritsi denean. Bere argazkiarekin egindako eszenatokira igo dira Diez eta bere gertuko senideak. Alaia Martin bertsolariak parte hartu du eta ondoren herriko hainbat dantzarik ohorezko agurra dantzatu diote preso ohiari.

Diezek Muskizen egindako hitzartzearen ildo bera jarraitu du: euskal preso politikoak agurtu eta maitasuna bidali die haiei eta senideei. Imanol Vicente kidea eta hil berri den Kepa del Hoyori egin die aipamen berezia. Presoen auzia Espainiako Estatuak blokeatuta duela salatu du eta horri aurre egiteko prozesu soberanistan urratsak eman behar direla aldarrikatu.

Autonomismotik burujabetzara egin beharreko bidean “anbizio falta” sumatu arren “herri honetan indarra soberan” dagoela azpimarratu nahi izan du, bai Muskizen eta baita Lasarten ere.

Ekitaldiaren ostean Xirimiri elkartera joan dira bertan gerturatutakoak eta presoaren argazkia kendu dute. Diezen senideek hartu dute hitza eta beraiei emandako babes guztia eskertu dute, eta gainontzeko presoen senideak babestu eta zaintzeko deia egin dute.

 

 

Kanal hauetan artxibatua: Euskal preso politikoak  |  LAB  |  Lasarte-Oria

Euskal preso politikoak kanaletik interesatuko zaizu...
2018-01-16 | Andoni Mikelarena
Frantzia eta Espainiako Estatuek diote koordinatuta daudela euskal presoen gerturatzearen auzian

Joan den larunbatean, urtarrilak 13, euskal presoak Euskal Herritik gertuen dauden espetxeetara gerturatzen hasiko dela jakinarazi zuen Parisek. Madrilek dio erabaki horren jakitun zela, nahiz eta gaur gaurkoz Espainiar Estatuak ez dituen gerturatuko.


2018-01-16 | Axier Lopez
Motxiladun jeltzaleak

Ez da ahuntzaren gauerdiko eztula kaleko giro politiko apalduko Euskal Herri “normalizatu” honetan 100.000 lagun kalera ateratzea, are gehiago eguraldi petralak PPren nahiekin bat egiten duenean. Iazko 80.000 lagunek, 2014ko 130.000ek edo aurtengo manifestariek, kopuruak kopuru, agerian utzi dute preso politikoen aurkako salbuespen neurriak bertan behera uzteko nahia sakon errotuta dagoela. Euskal Herriko aldarrikapenik zabalena eta transbertsalena izaten jarraitzen du.


2018-01-16 | Andoni Mikelarena
AVT Frantziako Justizia Ministerioarekin bilduko da euskal presoak ez gerturatzeko eskatzeko

Datozen asteetan hasiko dira Frantzia euskal presoak gerturatzen. Horren inguruko xehetasunak emateko, urtarrilaren 24an bilera egingo du Frantziako Justizia ministerioak Marimar Blanco AVTko lehendakariarekin.


2018-01-15 | Lander Arbelaitz
Zazpi hizkuntzatan azpititulatu dute dagoeneko "Motxiladun umeei" buruzko 'Ur Handitan' saioa

Joan den astean ETB1 katean emititu zuten Ur Handitan saioa beste hizkuntzetan eskuragarri jartzeko ekimena abian da. Astebetean ondorengo hizkuntzetara itzuli du jendeak: gaztelaniara, frantsesera, katalanera, asturierara, galizierara eta ingelesera. Astelehen gauean alemanierara itzulpena amaitu dute eta hau da zazpigarren hizkuntza.


2018-01-13 | ARGIA
100.000 lagun inguru bildu dira Bilboko kaleetan euskal presoen eskubideen alde

Sare herritararrak antolatuta, Bilboko La Casillatik abiatu da manifestazio burua 17:30ean, Elkarrekin aurrera egiteko prest gaude gaur goiburupean. Gara-ren kontaketaren arabera 95.000 pertsona izan dira. Hemen jarraitu daiteke manifestazioa, Dani Blancoren argazkien bidez.


2018-01-13 | ARGIA
Frantziako Gobernua euskal presoak hurbiltzen hasiko da datozen asteetan

Vocento taldeko egunkariek eman dute berria larunbat honetan, Frantziako Gobernuaren iturrietan oinarrituta. Ondoren Bakearen Artisauen taldeko Txetx Etxeberrik baietsi du albistea Radio Euskadin egindako adierazpenetan.


2018-01-11 | Uriola.eus
Sarek larunbateko ekintzen egitaraua aurkeztu du

Ekintzarik nagusiena arratsaldeko 17:30ean La Casillatik irtengo den manifestazioa izango da. Elkarrekin aurrera egiteko prest gaude izango da aurtengo leloa, eta hiru helburu zehatz edukiko ditu: giza eskubideak, konponbidea eta bakea.


2018-01-10 | Rita Naveira
Motxilaren umea
MULTIMEDIA - film laburra

Hilabetero Euskal Herriko ehunka haurrek milaka kilometro egin behar dituzte gurasoak bisitatzeko. Film hau haien omenez eginda dago.

Aktoreak: Maider Latatu, Itziar Ituño, Jose Angel Aramendi, Borja Ruiz


2018-01-10 | Lander Arbelaitz
"Motxiladun umeei" buruzko 'Ur Handitan' saioa azpititulatzeko ekimena abiatu dute

Astearte arratsean ETB1 katean emititu zuten Ur Handitan saioa beste hizkuntzetan eskuragarri jartzeko ekimena abiatu dute sarean. Ia ordubeteko saioa izaki, laguntza beharko da egiteko.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude