Jonan Fernanadez Eusko Jaurlaritzako Bake eta Bizikidetza zuzendariak adierazi du Rafa Diezi egindako bisitan gertatutakoak Espainiako Gobernuaren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko harreman “arrarotzen” duela.
“Ez da serioa. Erakundeen artean funtzionatzeko modua ez izateaz gain, bizitzen ari garen garaiari ez zaio egokitzen”, esan du Fernandezek astearteko gertakariari buruz.
Fernandezek Radio Euskadiri azaldu dionez, “gure gizartean garrantzia izan duen pertsona bat delako eta oraingo egoeraren inguruko iritzia eskaintzeko duelako” bisitatu du Rafa Diez Duesoko kartzelan.
Espainiako Barne Ministerioa kritikatu du Bake eta Bizikidetza zuzendariak. Eusko Jaurlaritzak “denbora asko darama saiatzen Barne Ministerioarekin dituen elkarrizketek aurrera egin dezaten, baina ezinezkoa da” Fernandezen esanetan. Alde batetik “ez dago entzuteko asmorik” eta bestetik “horrelako erantzunak jasotzen ditugu, seriotasunik gabeak”, adierazi du.