Diezen bisitan gertatutakoak Lakua-Moncloa harremana "arrarotzen" du Fernandezen ustez

  • Jonan Fernanadez Eusko Jaurlaritzako Bake eta Bizikidetza zuzendariak adierazi du Rafa Diezi egindako bisitan gertatutakoak Espainiako Gobernuaren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko harreman “arrarotzen” duela.


2015eko martxoaren 13an - 12:29
Asteartean bisitatu zuen Jonan Fernandezek Rafa Diez. (Argazkia: irekia.euskadi.net).

“Ez da serioa. Erakundeen artean funtzionatzeko modua ez izateaz gain, bizitzen ari garen garaiari ez zaio egokitzen”, esan du Fernandezek astearteko gertakariari buruz.

Fernandezek Radio Euskadiri azaldu dionez, “gure gizartean garrantzia izan duen pertsona bat delako eta oraingo egoeraren inguruko iritzia eskaintzeko duelako” bisitatu du Rafa Diez Duesoko kartzelan.

Espainiako Barne Ministerioa kritikatu du Bake eta Bizikidetza zuzendariak. Eusko Jaurlaritzak “denbora asko darama saiatzen Barne Ministerioarekin dituen elkarrizketek aurrera egin dezaten, baina ezinezkoa da” Fernandezen esanetan. Alde batetik “ez dago entzuteko asmorik” eta bestetik “horrelako erantzunak jasotzen ditugu, seriotasunik gabeak”, adierazi du.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal bake prozesua
Epaiketa
Parisek armagabetze prozesuan "kooperatu" zuela argitu du Fekl Barne ministro ohiak

ETAren armagabetzea bideratzeko, bakegileekin lankidetzan aritu ziren Frantziako autoritateak. Hala adierazi du Matthias Fekl Barne ministro ohiak asteartean, Parisko Zigor Auzitegiko 16. ganberan, Beatrice Molle-Haran eta Jean-Noël Txetx Etcheverry-ren aurka egiten ari... [+]


2024-04-02 | Leire Artola Arin
Molle eta Etcheverry bakegileek Parisko Auzitegian defendatu dute ETAren armagabetzea zutela helburu

ETAren armak eta lehergaiak garraiatzea leporatzen diete Beatrice Molle-Haran eta Jean-Noël Etcheverry 'Txetx’ bakegileei, 2016ko Luhusoko operazioaren harira. ETAren armagabetzea gauzatzen ari ziren. Egindakoaz harro dagoela eta berriz ere egingo lukeela adierazi... [+]


Atristain eta Inziarteren kartzelatzeekin hirugarren gradua fiskalaren esku dago, espetxearen esku egon beharrean

Xabier Atristain eta Juan Manuel Inziarte euskal presoak Martuteneko espetxera itzuli ziren joan den martxoaren 13an, Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzak haien hirugarren graduei fiskaltzak jarritako helegitea onartu ondoren.


Blokeo egunaren harira, gibelapenezko 800 euroko isuna jaso dute bederatzi bakegileek

Otsailaren 2an epaituko dituzte beste hamaika bakegile, uztailaren 23an autopista blokeatzeagatik. Elkarretaratzera deitu du Bake Bideak, datorren ostegunean 13:00tan jarriz hitzordua Baionako auzitegi aitzinean.


2022-11-15 | ARGIA
Urtarrilaren 7an Bilboko kaleak betetzera deitu dute, euskal presoen eskubideak aldarrikatzeko

Etxera bidea gertu lelopean manifestazio bateratua egingo dute Sarek eta Bake Bidea-Bakegileek, pandemiagatik bi urtez mobilizazio jendetsu hori egin gabe egon ostean. “Duintasuna eta bizikidetza lortzeko itxaropena” ere izango dituzte aldarri, euskal presoen... [+]


Eguneraketa berriak daude