Rafa Diez askatu dute

  • Goizeko 8:30ean geratu da aske Rafa Diez LAB sindikatuko idazkari nagusi ohia. Bateragune auziagatik sei urte eta erdiko zigorra osorik bete du.


2017ko abuztuaren 17an - 10:03

Díez zen Bateragune operazioan zigortutako kideetatik kartzelan jarraitzen zuen bakarra, baldintzapean aske geratu baitzen 2010eko apiriletik 2011ko irailera bitarte, ama gaixo zuelako. 2009ko urriaren 13an atxilotu zituzten Arnaldo Otegi, Sonia Jacinto, Miren Zabaleta eta Arkaitz Rodriguez, eta 2015ean eta 2016an askatu zituzten.

Diezi “merezitako ongi etorria" emateko ekitaldiak antolatu ditu LABek. Lehen harrera, ostegunean, goizeko 8etatik aurrera El Duesoko kartzela atarian egin dute eta 11:45ean Muskizko Pobeña auzoan ekitaldia egingo dutela iragarri dute. Iluntzean, 19:30ean Lasarte-Orian beste harrera ekitaldi bat egingo dute.

Ezker abertzaleko, EH Bilduko eta ELAko hainbat ordezkari El Dueson izan dira.

Beheko irudietan ikusten da irteera. LABek bere webgunean jasotakoak dira.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal preso politikoak
Sortuko sei kide epaituko dituzte euskal presoei "ongi etorri" ekitaldiak antolatzeagatik

Espainiako Auzitegi Nazionaleko Manuel Carcía Castellón epaileak sei pertsona epaituko ditu Ongietorrien auzian: Antton López Ruiz Kubati, Kai Saez de Egilaz, Pipe San Epifanio, Haimar Altuna, Oihana Garmendia eta Oihana San Vicente. Guztiak Sortuko kideak... [+]


26 urteko espetxealdia atzean utzita aske da Iñaki Garces otxandiarra

Astelehenean jakinarazi du albistea Etxerat elkarteak. Otxandioko preso politikoa baldintzapeko askatasunean zegoen 2023ko martxoaz geroztik.


Euskal preso eta iheslari politikoen aldeko jaialdia egingo dute Ezpeletan larunbatean

Kontzertuen bidez euskal preso eta iheslariak laguntzea da xedea. Aurten, Rakatapunk, Xutik eta Esne Beltza dira egitarauan.


Eguneraketa berriak daude