argia.eus
INPRIMATU
Rachid Taha, Berri Txarrak, Rinoçerose eta Balkan Beat Box EHZ festibaleko kartelburuak izango dira

2010ko apirilaren 15

Urtero uztaila aldera Ipar Euskal Herrian ospatzen den Euskal Herria Zuzenean jaialdia Heletako landetan joko dutenen zerrenda osatzen hasi da. Iaz Manu Chao abeslari paristarra izan zen kartel-burua eta aurten talde hauek joko dute, besteak beste, uztailaren 2tik 4ra egingo den musika jaialdian: Berri Txarrak, Rachid Taha, Casey, Balkan Beat Box, Gose, Gojira, Mikel Urdangarin, Rinocerose, Broken Social Scene, Izia eta Ez3kiel vs Hint.