Quim Torra Generalitateko presidenteak 48 orduko baraualdia hasi du igandean Kataluniako lau buruzagi independentisten gose grebarekin elkartasuna adierazteko, Kataluniako Generalitateak iragarri duenez.
Jordi Sànchez, Jordi Turull, Josep Rull eta Joaquim Forn buruzagi independentistek hasi zuten gose greba Quim Torrak ere babestuko du datozen 48 orduetan. Baraualdia, Espainiako Auzitegi Konstituzionalak Kataluniako preso politikoen auzia Estrasburgora iritsi ez dadin jarritako "oztopoak" salatzeko egin dute.
Ljubljanako (Eslovenia) bisitan egindako adierazpenetan Torrak azaldu du, keinuak gose-greba hasi duten Kataluniako buruzagien "adorearen mirespen eta errespetu froga" izan nahi duela.
Halaber, iragarri du Kataluniako Gobernuaren adierazpen bat bidaliko dietela, "Europako estatuetako eta Europako eta AEBetako lehen ministro guztiei" gose grebaren inguruan. "Mundu osora heldu behar gara", adierazi du Torrak, eta ANCren 'Prou Ostatges!' Plataformak bultzatutako barau-ekintzekin bat egingo du.
Abenduaren 10ean 21:00etan kazerolada jendetsua antolatu dute aldarrikapenekin jarraitu eta Kataluniako preso politikoak askatzea eskatzeko.