Gure Esku Dago plataformak antolatu du ekitaldia, azaroaren 18an Donostian egingo den eta 150.000 herritar inguruk iritzia emateko aukera izango duten herri galdeketaren aurrekari gisa.
Quim Torra Kataluniako presidenteak “KatalunIa, burujabetza, demokrazia, askatasuna” lelopean, hitzaldia eskainiko du azaroaren 14an Kursaaleko auditorioan.
Gure Esku Dago-k adierazi duenez, bertaratzen diren herritarrek “Kataluniako egoera hobeto ezagutzeko aukera” izango dute eta Torra presidenteak “Kataluniako prozesuaren gaur egungo egoeraren inguruko hausnarketak eta etorkizunera begira duen ikuspuntua” partekatuko du ekitaldian.
Hitzaldia 19:00etan hasiko da eta Kursaaleko gehienezko edukiera 1.806 pertsonakoa izanik, bertaratzeko asmoa dutenek Gure Esku Dago-ren webgunean aurrez izena emateko eskatu du plataformak.
Ajuria Enean estreinakoz
Egun berean hitzaldiaren aurretik, Torra presidentea Iñigo Urkullu EAE-ko lehendakariarekin hitzartuko da Ajuria Enean. Pasa den maiatzean Quim Torra Kataluniako presidente izendatu zutenetik, biek egingo duten lehenengo bilera izango da.