Quim Torra Kataluniako Generalitateko 131. president izendatu dute, CUPen abstentzioari esker

  • Quim Torra Kataluniako bihurtu da astelehenean, 14, Kataluniako 131. lehendakari. Estatuak banan bana ezabatu ostean hauteskundeetan garaile ateratako Junts per Catalunyak aurkeztutako aurreko hiru hautagaiak – Carles Puigdemont, Jordi Sanchez eta Jordi Turull – azkenean JxCat eta ERCk lortu dute beren botoekin eta CUPeko lau diputaturen abstentzioari esker Kataluniako legebiltzarrak lortu du Generalitateko lehendakaria izendatzea.


2018ko maiatzaren 14an - 09:34
Quim Torra izango da Kataluniako presidente berria (Arg: VilaWeb)

Bazkalondoko 15:30ak pasa berritan egindako bozketan, JxCat eta ERCren 66 botok erabaki dute lehendakari berriaren izena, gaina harturik PP, Ciutadans, PSC eta Comunsen 65 botoei. Gakoa CUPen lau diputatuen abstentzioa izan da eta Katalunia osoko begiak egon dira asteburuan haien azken erabakiaren beha.

Bozketan parte hartu ahal izan dute bai atzerrian dauden Puigdemontek eta Toni Comin sailburuak, eta baita Espainiako espetxeetan preso dauden Oriol Junqueras, Jordi Sanchez, Jordi Turull, Josep Rull eta Raül Romeva ere.

Asteleheneko saioan Quim Torrak legebiltzarrari zehaztu dio ondorengo urteetarako dakarren gobernu plana. Eta herritarrei bermatu die berak aldarrikatzen duen Errepublika "denen errepublika" izanen dela.

Bozketan erabakigarria izan den CUPen jarrerari dagokionez, Puigdemontek aurkeztutako hautagaitza berriarekin zer egin erabakitzeko barne prozesuan erabaki hamabi lurralde desberdinetako CUPeko 67 ordezkari hartu dute parte, Cerveran burututako bilkuran. Erabaki behar zuten edo Torra presidente bihurtu baiezko botoz edo abstentzio bidez, ala bestela bere inbestidura eraitsi ezezkoa bozkatuz. Lau diputatuek abstentziora jotzea izan da azken erabakia. Bozketaren emaitzak ez direla aho-batekoak izan argitu du CUPek, eta horregatik Torraren hautagaitza “ez blokeatzea” erabaki dutela, kontuan izanda “errepresioaren eta Estatuaren parteko eskubide zibil eta politikoen urraketen” momentuan bizi direla. Alabaina, nabarmendu dute “oposizio aktiboa” egingo dutela, “Errepublika egiteko” bidean “aurrerago joateko”.

Carles Puigdemontek atzerrialdian dagoen Berlindik Twitterrez egin dio errespetuzko ongi etorria, lehendakari berria den aldetik:

Soto del Realeko espetxetik gauza bera egin du Jordi Sanchezek:

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Katalunia independentziarantz
Junts-PSOE akordioa
Amnistia legea eta negoziazio mahai berria, legealdi akordioaren truke

Akordioaren bidez Juntsek eta PSOEk Kataluniako gatazka historikoa bideratuko duen etapa berri bat ireki nahi dute. Horretarako, bi indarren arteko negoziazio mahai bat eratu dute eta bertako edukiak eta akordioak segitzeko bitartekaritza mekanismoa adostu ere bai.


'La Directa' babestu dute ARGIAk eta beste hainbat hedabidek: "Kazetaritza ez da terrorismoa"

La Directa-k salatu du Jesús Rodríguez kazetaria inputatu izana “informaziorako eskubidearen aurkako erasoa” dela. Elkartasun manifestua plazaratu dute Rodríguezi babesa helarazteko, eta dozenaka hedabide eta erakundek sinatu dute jada, ARGIAk... [+]


La Directako kazetari bat ere "terrorismoagatik" inputatu dute Tsunami Demokratikoaren auzian

Espainiako Auzitegi Nazionalak “terrorismo-delitua” egotzi dio Jesús Rodríguez La Directako erredaktoreari eta beste hamaika pertsonari, tartean Carles Puigdemont presidente ohi eta Marta Rovira ERCko idazkari nagusiari, 2019ko epaiaren aurkako... [+]


Puigdemont eta Rovira inputatu ditu Auzitegi Nazionalak Tsunami Demokratikoagatik

Espainiako Auzitegi Nazionala 2019ko udazkeneko protestetan “terrorismo” deliturik izan ote zen ikertzen ari da. Bitartean, PSOEko eta JxCko ordezkariak Bruselan bilduta daude.


Jordien indultua egokia dela onartu dute eta Miquel Buch kontseilari ohia lau urtera zigortu

Ostegun honetan ezagutu dira bi epaiak. Batean, Espainiako Auzitegi Gorenak balekotzat eman ditu Jordi Cuixart eta Jordi Sánchezen indultuak. Bestean, Bartzelonako Auzitegiak laur urte eta erdiko kartzela zigorra jarri dio Miquel Buch Generalitateko Barne kontseilari... [+]


Eguneraketa berriak daude