Puyalón eta EH Bildu, Esako proiektuaren aurkako jardunak baturik

  • Aragoiko Puyalón de Cuchas eta EH Bildu alderdiek agiri bateratua (pdf) plazaratu dute, Esa urtegiaren "handitze lanen aurkako argumentuak" jasotzen dituena.


2014ko otsailaren 13an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
"Badira ekonomikoki, sozialki eta ekologikoki jasangarriagoak diren alternatibak", diote agiriaren sinatzaileek. (Argazkia: Arainfo)

Segurtasuna, Lurraren defentsa, kostu ekonomikoak, ondarearen gaineko inpaktua eta uraren kudeaketa jasangarria dituzte hizpide.

"Uraren kudeaketak lekuko herrien eskubide eta interesak errespetatu behar ditu, baita haien subiranotasuna ere, agro-bussines eta proiektu espekulatiboen aurrean. Ebroren trasbasea Espainiako klase politikoaren parte handi baten helburu da. Eta Esa urtegia, trasbasearen bide-orriko funtsezko pieza da".

"Badira ekonomikoki, sozialki eta ekologikoki jasangarriagoak diren alternatibak", diote. "Bardeetan zazpi baltsa eraikita urtegiaren handitzearekin jasoko litzatekeen ur kopuru bera bilduko litzateke, eta azpiegiturak modernizatuta ureztatze-guneetan xahutzen den uraren %30-45 aurreztuko litzateke. Neurri horiei esker ura erabiltzen den lekuan bertan bilduko litzateke; sistema malgu eta eraginkorragoa izango genuke".

"Desobedientziaren bidea eredu da guretzat"

Duela urtebete Esaren handitze lanei buruzko erreportajea plazaratu genuen ARGIAn, Artieda herriko bizilagunen erresistentzia ardatz. Besteren artean Israel Orerarekin hitz egin genuen,  Puyalón alderdiak Aragoi osoan duen zinegotzi bakarrarekin: "Borrokak hemen geratzera bultzatu gaitu. Duintasunari eutsi nahi diogu. Ni helduagoa naiz, baina 20-25 urtekoak ere gatazkaren erdian jaio dira. Hori edan dute, borroka bidegabe hau arimara heldu zaie. Jende mordoak egin dugu bat, ez soilik Artiedakoek, baita Aragoiko gainerako zonaldeetako eta Euskal Herriko ekintzaileek ere, besteren artean”.

Itoizko Solidarioei buruz begirunez hitz egin zigun: “Harreman handia dugu haiekin, borroka bera da, erabat legitimoa. Zorte txarra izan zuten. 1996ko ekintza [rotaflexekin kableak moztearena] orain egin izan balute Internet bidez mundu osora zabaldu eta gertaerek beste norabide bat hartuko zuten. Talde ekologista batzuek ekintza hura arbuiatu izana ulertzerik ez dago, egindakoa kritikatzea lotsagarria da. Artiedan, belaunaldi gazteek bereziki, beti babestu izan dugu Solidarioen borroka, desobedientziaren bidea eredu da guretzat”


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Esa urtegia
Esa urtegia handitzeko lanak, geldirik

"Segurtasun faltagatik" geldirik daude Esa urtegia handitzeko lanak Rio Aragon Elkartearen esanetan. Lan horien kontratua eteteko eta proiektua berrikusteko eskatu du talde horrek. "Bideragarritasun eza" onartzeko eskatu diote Ebroko Ur Konfederazioari. 


2023-09-29
Esa urtegiaren handitzea 2027rako bukatu nahi dute

Lanak duela 22 urte hasi ziren, baina urtegiaren eraikuntzak hamaika arazo izan ditu, eta oraindik lanek atzera-aurrera jarraitzen dute. Rio Aragón elkartearen eskaerari erantzunez, lanak 2027an bukatzea aurreikusten duela erantzun du CHE Ebroko Konfederazio... [+]


Satelite bidez ere Esako urtegia desegonkorra dela ohartarazi dute

Ikerketa geologikoek behin baino gehiagotan ohartarazi dute, eta, orain, satelite bidezko zaintzatik heldu da abisua: Esako urtegia ez da egonkorra. Copernicusek, Lurra behatzeko Europako Batasunak abian jarritako programak, "mugimendua" antzeman du urtegiaren... [+]


Alfredo Ollero Ojeda
“Ibaiak haien ibilguetan gero eta sakonago hondoratzen ari dira”

Euskal Herria zeharkatzen dutenen artean ibairik handiena da Ebro. Haren ertzean mintzatu gara, Ollero bizi den Zaragozako sarreran, lertxunaren ibili geldoa, txorien kanta zoroa eta ibaiaren emari barea lagun, udaberria 33 gradura lehertu den arratsaldean, zorionez arbolen... [+]


Esako urtegia ez handitzea aholkatu du Ingeotyc geologia enpresak

Urtegiaren eskuin hegalak desegonkor jarraitzen duela eta, beraz, arrisku maila bat dagoela ondorioztatzen du. Txostena Ingeotyc enpresako Valentin Ibarra eta Tomas Morales geologoek egin dute Zangozako Udalaren enkarguz.


Eguneraketa berriak daude