Putzuzulo gaztetxeak 10. urteurrena ospatuko du urriaren 24tik aurrera

  • Zarauzko Putzuzulo gaztetxeak hamar urte beteko ditu urriaren 30ean. Hamar urte, herriko hainbat gaztek Lizundia oihal fabrika okupatu eta Ametsen Fabrika bilakatu zutenetik. Urteurren ospakizunak urriaren 24tik azaroaren 9ra bitarte eginen dituzte, Busti nazank geyo! lelopean. 


2015eko urriaren 19an - 09:33

Horretarako, ekintzaz beteriko egitaraua atondu dute. Besteak beste, bazkariak, afariak, bizikleta martxa eta hainbat kontzertu izanen dira gozagai:

Urriak 24, larunbata

19:10. Kaom Fest: Cleft, Axes, Alpha Male Tea Party, Giranice eta Sofa.

Urriak 30, ostirala

11:10. Brindisa.

14:10. Bazkari arrozdilistikoa.

18:10. Herri bandua bizikletan.

19:45. Preso eta iheslarien aldeko elkarretaratze ibiltaria, Lege Zaharren enparantzatik.

20:10. Herriko trikitilari ospetsuenekin plazatik Putzuzulora.

20:50. Putzupote musikatua.

Urriak 31, larunbata. Lege Zaharren enparantzan.

11:10. 10 Proba 11 Komeri herri dekathloia.

14:10. Herri bazkaria. Txartelak 10 euro aurretik, eta 20 euro bertan.

Bazkalostean. Pantxo Handia kantugile mexikarra.

18:10. Galtzazpiko proba eta poteoa txarangarekin.

20:10. Kontzertua: AFU, La Basu eta Lavadoras Martin.

Ondoren. Dekaraokea eta Maniki Kill DJ.

Azaroak 3, asteartea

19:10. Temps de Can Vies dokumentala.

Azaroak 4, asteazkena

18:10. Asanblada.

Azaroak 5, osteguna

20:00. Afari beganoa eta Jakaranda Disidente poesia musikatua.

Azaroak 6, ostirala

19:45. Preso eta iheslarien aldeko elkarretaratze ibiltaria, Lege Zaharren enparantzatik.

Azaroak 7, larunbata

17:10. Haurrentzako ikuskizuna, Lege Zaharren enparantzan.

20:10. Kontzertua: Anje Duhalde eta Amamantzako Guapuek.

Azaroak 8, igandea

15:10. Jantoki beganoa.

18:10. Kontzertua: Warsong, Schwach eta DJ.

Azaroak 9, astelehena

20:10. Kontzertua: Krush eta Ernia.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Okupazioa
2024-01-23 | Gedar
Zestoako Gaztetxearekin elkartasunez, Eliza seinalatzen jarraitzen dute

Zestoako Gaztetxearen kontrako prozedura judiziala mantentzen du Elizak: asteazken honetan izango da epaiketa. Aurreko ostiralean, Gaztetxearen aldeko elkarretaratze bat izan zen Donostiako Artzain Ona katedralean.


2024-01-19 | Gedar
Euskal Herrian izan den apostasia kolektiborik handiena ari dira egiten Zestoako Gaztetxearen alde

Gipuzkoan, 700 apostasia eskaera baino gehiago lortu dituzte Zestoako Gazte Asanbladak eta Langile Kontrolpeko Espazioen Defentsa Komunitateak. Bihar protesta bat egingo dute Donostiako Artzain Ona katedralean, aurrera baitoa Gaztetxearen kontrako prozedura: hilaren 24an... [+]


2023-12-18 | Garazi Zabaleta
Otxantegi Herri Lurrak
Lurra negozioa egiteko ala elikadura eta bizitza duinerako?

Lurrak espekulaziorako eta dirua egiteko helburu bakarrarekin darabiltzaten jabeak badira Euskal Herriko hamaika txokotan; horren adibide nagusi izan dira azken urteotan Arbonako, Senpereko eta Kanboko esperientziak. Baina Hego Euskal Herrian ere badira antzeko kasuak; Uribe... [+]


Donostialdeko okupazio bulegoak hamargarren urteurrena ospatuko du

Donostialdeko okupazio bulegoak hamar urte beteko dituela eta, urteurren festa antolatu du astebururako. Ostiralean mahai ingurua egingo dute Parte Zaharreko Birunda gune autogestionatu berrian, Etxebizitzaren defentsan, antolakuntza esperientziak ezagutzeko. Bertan izango dira... [+]


Errekaleorren 10. urteurreneko ekintzetan jasandako polizia jazarpena salatu dute

Errekaleor Bizirik auzoaren hamargarren urteurrena ari da ospatzen. Adierazi dutenez, 24 orduan lau identifikazio eta hiru isun jasan dituzte. Isunak mozal legea aplikatuta jarri dizkiete.


Eguneraketa berriak daude