"Horixe gara gu, zubia, gorren eta entzuten dutenen arteko zubi. Ekitaldi berezi horietan lan egin izan dut, entzuleen artean gorrak egon ala ez. Gorrak dauden kasuan, ikusi egiten ditut, segituan gainera, eurek ere zeinu hizkuntzan adieraziko didatelako: “Gorra naiz!”. Gorrik ez dagoenean, jende artera begiratu besterik ez dut egiten. Hori dela eta, itzultzaileren batek edo bestek esan izan dit gorra behar duela aurrean, bere lana egiteko. Ni ohitu egin naiz itzultzen, jendartean gorrak izan edo ez izan."
http://www.argia.eus/argia-astekaria/2122/gorrak-badaudela-aitortzea-bera-da-inportantea