argia.eus
INPRIMATU
PuntuSoziala egitasmoak gizartean eragin positiboa duen proiektu bat sarituko du
  • Irabazleak TaPuntu Kooperatibaren zerbitzuak jasoko ditu urtebetez eta enpresak sarean duen presentzia hobetzen lagunduko dio, komunikazio-estrategia pertsonalizatu bat garatuz.

Leire Artola Arin 2021eko urriaren 04a
Basherri sarea izan zen PuntuSoziala egitasmoaren lehen irabazlea. / Argazkia: TaPuntu.

Abian da TaPuntu Kooperatibak antolatutako PuntuSoziala egitasmoa. Gizartean eragin positiboa duen proiektu bat hautatuko dute eta irabazleak TaPunturen zerbitzuak doan jasoko ditu urtebetez. Helburua da norbanako, elkarte edo enpresa saridunari laguntzea sarean duen presentzia zein komunikazioa hobetzen. Izan ere, TaPuntu bezeroei nortasun digitala modu integralean lantzen laguntzen dien kooperatiba da, horretarako hainbat zerbitzu eskainiz: marketin digitala, formazioa, diseinu grafikoa eta multimedia.

Laugarren edizioa da aurtengoa, eta jada zabalik dago proiektu sozialak aurkezteko epea. Parte hartzeko PuntuSoziala.eus webguneko formularioa bete behar da, urriaren 13ra arte. Ondoren, hiru proiektu finalista hautatuko dituzte urriaren 15ean eta, azkenik, irabazlea urriaren 29an aukeratuko dute. Aurreko edizioetan bezala, proiektu horri sarean indarra emateko estrategia bat garatuko dute, baita beste erakunde batzurekin interkooperazioa bultzatu ere.

Bi urtetik behin antolatzen dute PuntuSoziala egitasmoa, eta Basherri sarea, Biak bat elkartea eta Igeldoko Nekazal Kooperatiba izan dira TaPunturen zerbitzuak eskuratu zituzten aurreko proiektuak. Bideo honetan azaldu du nolakoa izan zen euren esperientzia Amaia Estanga Igeldoko Nekazal Kooperatibako kideak.