Pujoldarrak jomugan: Espainiako Poliziak sendiaren etxebizitzak miatu ditu

  • Pujol familiaren etxebizitzak eta enpresak arakatzen ari da Espainiako Polizia, gehiengo independentista duen Kataluniako Parlamentua eratu eta biharamunean. Operazioari goizeko 8:00etan ekin diote, eta momentuz Jordi Pujol Generalitateko presidente ohiaren etxean, haren seme-alabetako hiruren etxebizitzetan eta sendiarekin lotura duten enpresatan sartu dira.


2015eko urriaren 27an - 10:29
Ikerketa iturrien arabera gaur ez da atxiloketarik izango, baina pujoldarrak ustelkeriarekin loturiko delituengatik inputatzea aurreikusten da.

Auzitegi Nazionaleko Jose De la Mata epailea izan da miaketa agindu duena, ikerketa iturrien arabera, Jordi Pujolen zazpi seme-alabek jatorri ilegaleko dirua mugitu izana erakusten duten frogak eskuratu ondotik. Froga hauek Andorrako autoritateek bidalitakoak dira, eta aipaturiko iturrien arabera, agerian uzten dute familiak Andorran zituen banku kontuetan mugimendu arraroak izan zirela, eta horietan protagonista batik bat Jordi Pujol Jr. izan zela. Horrela, El Pais kazetaren esanetan, Pujoldarren seme zaharrena da gaur goizeko polizia operazioaren jopuntu nagusia.

Guztira 14 dira momentuz egiten ari diren miaketak, 12 Bartzelonan eta 2 Madrilen. Operazioak ez dio soilik Pujol familiari eragin; polizia, besteren artean, Carles Vilarrubi Bartzelona futbol taldeko presidenteordearen eta Carles Sumarroca enpresaburuaren etxebizitzetan ere izan da.

Ikerketa iturrien arabera gaur ez da atxiloketarik izango, baina Pujoldarrak ustelkeriarekin loturiko delituengatik inputatzea aurreikusten da. Delitu horien artean egongo lirateke delitu fiskala, dirua zuritzea, iruzurra eta Estatuaren ondarearen aurkako delitua.  

Ustelkeriak lehenago ere zipriztindutakoa da Pujol familia

Gaurko miaketek 2012an Jordi Pujol Jr.-en aurka hasitako operazioarekin zerikusia dute, aipaturiko iturriek adierazi dutenez. Auzitegi Nazionala Pujol bere bikotekide ohi Victoria Alvarezek jarritako salaketaren ostean hasi zen ikertzen. Honek salaketan zehaztu zuenez, Pujol sendiko seme zaharrena diruz beteriko poltsekin joaten zen Andorrara, eta horren atzean iruzur fiskala eta diru zuritzea egon zitekeen.

Egoera horretan, 2014an Generalitateko presidente ohiak atzerrian erregularizatu gabeko kontuak zituela aitortu zuen, kontu horiek familiako herentzia bati zegozkiola azaltzearekin batera. Horren ondorioz Jordi Pujol, haren emazte Marta Ferrusola eta Pedro, Mireia eta Oleguer seme-alabak auziperatu zituzten, kontu horietan zuten dirua modu ilegalean lortua zelako ustean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ustelkeria
EAJk Mundakako bere alkatea presionatzen zuen, udaleko idazkariaren gainetik aritzeko

Mundakako alkatea Mikel Bilbao zen gertaerak deskribatzen diren garaian, 2019 eta 2020an, eta EAJko herriko Uri Buru Batzarrak presioa egin zion aurreko udalak kontratatutako zerbitzu juridikoak berriz kontratatzeko. Udaleko idazkariak kontratazio horren aurkako txostena egin... [+]


Ustelkeriaren normalizazioa

904.000 milioi euro. Hori da ustelkeriaren kostua urtean Europar Batasunean, 2020an egindako ikerketa baten arabera. 2008. eta 2020. urteen artean 3.743 ustelkeria kasu plazaratu ziren komunikabideetan Espainiako Estatuan, horietatik 109 Hego Euskal Herriari zegozkien. Atzera... [+]


Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


'Bidegi auzia' berriz ireki eta txosten independentea egiteko agindu du Gipuzkoako Auzitegiak

EH Bilduren helegite baten bidez, Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak berriz ireki du Bidegi auziko bi kereiletako bat, AP1 autobidearen Eskoriatza-Arlaban zatiari dagokiona. Pasa den irailean Azpeitiko epaitegiak erabaki zuen kasua behin behinean artxibatzea. Orain, auzitegiak... [+]


Jaurlaritzak ez zuen Zubietatik Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioaren berri

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailak ez zuen Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioari buruzko informaziorik; hala dio Eusko Legebiltzarrera igorritako dokumentazioan. Gipuzkoako erraustegia kudeatzen duen Ekondakinek lixibiatuak bidaltzen jarraitu zuen, Ecofert enpresak... [+]


Eguneraketa berriak daude