Carles Puigdemont Kataluniako presidenteak eta Michele O’Neill Irlandako Sinn Féinn alderdiko lehendakariordeak egin dute bat, beste dozenaka ordezkarirekin batera, Euskal Herria Batera ekimenak egindako deialdiarekin.
Besteak beste Gerry Adams Sinn Féineko lider historikoak, Elisenda Paluzie ANCko lehendakariak eta Marcel Mauri Ómnium Culturaleko bozeramaileak ere azaldu dute euren babesa. Sinn Féin alderdiko kargudunak, eta ERC, CUP, JxCat-eko eta BNGko diputatu eta senatariak daude tartean. Euskal Herria Batera ekimenak aurreko asteburuan egin zuen aurten Aberri Eguna batera ospatzeko deialdia, "hildakoen senideei dolua adierazteko eta koronabirusari aurre egiten ari zaienekiko harrotasunez eta eskertzaz".
Aberri Egunerako deialdiarekin bat egin duten ordezkari politikoak:
Irlanda
Katalunia
Mallorca
Galiza
Gales
Flandria
Sahara
Latinamerika
Italia