Publikoari gorroto lanak irabazi du Donostia Antzerki Saria

  • Publikoari gorroto antzezlanak irabazi du Donostia Antzerki Sariaren 13. edizioa. 1985. urtean Xabier Mendiguren Elizegik idatzitako obra Huts Teatroa antzerki taldeak antzeztu du azken hilabeteetan.


2013ko martxoaren 07an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
'Publikoari gorroto' obraren une bat (Argazkia: arranbela.blogspot.com)

Donostiako Udaleko kultura zinegotzi Nerea Txapartegik azpimarratu du “antzerkiaren inguruko gogoeta zirikatzailea” dela. Saria hilaren 27an, antzerkiaren nazioarteko egunean, jasoko dute Victoria Eugenia aretoan.

Donostia Antzerki Sariak euskarazko urteko antzezlan onena saritzen du. Aurten, hamahiru lan aurkeztu dira, inoiz baino gehiago, eta 41 emanaldi izan dira guztira.

Publikoari gorrotok gogoeta egiten du antzerkiaren gaineko hainbat alderdiri buruz. Epaimahaiak dioenez, “ikuslearen eta rolen analisia eta antzerkiak gizartean duen zeregina” era probokatiboan irudikatzen ditu.

Antzezlaneko zuzendari Manex Fuchsek eta Ander Lipus aktoreak nabarmendu dute euskal ikusle kopuruak gora egin duela, eta eskerrak eman dizkiete obraren parte izan diren guztiei.

Saria irabazteagatik 10.000 euro eta Jose Luis Zumetaren obra bat jasoko dituzte. Halaber, Lapurdiko Harri Xuri antzerki espazioa erabili izan ahalko dute lan berri baten prestaketarako.

 

Informazio gehiago: Oier Guillanek ARGIAren 2345 zenbakian obrari buruz idatzitako artikulua: "Teatroa maitatzeko"


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
#5
Maite Díaz de Heredia Ruiz de Arbulo
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Donostia antzerki saria
2018-02-27 | ARGIA
'Mami Lebrun' antzezlanak irabazi du Donostia Antzerki saria

Xake Produkzioak taldearen Mami Lebrun antzezlanak irabazi du Donostia Antzerki saria, urtero Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Donostia Kulturak euskarazko antzezlan bati egiten dioten aitortza.


2017-03-03 | Anboto
'Francoren bilobari gutuna' obrari eman diote Donostia antzerki saria

Francoren bilobari gutuna antzezlanari eman diote Donostia antzerki saria.


2016-03-03 | ARGIA
'Maitasunaren ostean, maitasuna' antzezlanak irabazi du Donostia Antzerki Saria

Ados antzerki konpainiaren Maitasunaren ostean, maitasuna antzezlanak irabazi du 2016ko Donostia Antzerki saria.


Dejaburen 'Arrastoak' antzezlanak irabazi du Donostia Antzerki Saria

Astearte eguerdian jakinarazi dutenez, Dejabu antzerki taldearen Arrastoak obrak irabazi du aurtengo Donostia Antzerki Saria.


2014-08-14 | ARGIA
"100 metro karratu" komediaren estreinaldia Donostian

Txalo konpainiaren 100 metro karratu antzezlana ostegunetik igandera bitartean izango da ikusgai Donostiako Antzoki Zaharrean, 20:00etan.


Eguneraketa berriak daude