PSOE-Podemos negoziazioa zailtzen duten bost desadostasun

  • Inbestidura egiteko bi asteren faltan  –martxoaren 2an izango da inbestidura saioa; ta lehen bozketa horretan gehiengo osoa lortu beharko luke Sanchezek. Erdietsi ezean, martxoaren 5ean egingo dute bigarren bozketa–, ez dirudi erraza izango denik Sanchezen eta Iglesiasen arteko elkarlana. Pablo Iglesiasek Pedro Sanchezi aurkeztu zion koalizio gobernua abian jartzeko negoziazioak bultzatzeko dokumentu bat. Goi karguen izendapena, unitate polizial independentea edota Kataluniako erreferenduma dira desadostasun handienak sortzen dituzten puntuak, El Diaro.es hedabideak jaso duenez.


2016ko otsailaren 16an - 11:01
Pablo Iglesiasek gobernu koalizioa osatzeko proposamena aurkeztu zuen unea.
  1. Goi-karguak “adostasunez” izendatu

Pablo Iglesiasek proposatu du koalizio gobernua osatzen duten alderdiek “adostu” behar dituztela goi karguak. “Figura batzuk oso garrantzitsuak dira herrialde baten demokratizaziorako, eta horiek ezin dute politikarekin loturarik izan. Pertsona horien independentzia ezinbestekoa da instituzioak eguneratzeko”.

Honako hauek dira adostu beharko liratekeen goi-karguetako batzuk: Espainiako Bankuaren presidentea, Kontseilu Ekonomiko eta Soziala (CES), Zerga-Agentziako zuzendaria, Kontu Auzitegiko fiskaltza, edota Konpetentzia eta Merkatuen Batzorde Nazionaleko (CNMC) presidentea, besteak beste.

  1. Barne ministerioaren menpe ez dagoen unitate poliziala

Unitate polizial judizial independentea sortzea. Gaur egun, Polizia Judiziala Instrukzioa Epailearen eta Barne Ministerioaren menpe dago, eta Podemosen helburua da, hain zuzen, Unitate Polizial independentea sortzea, auzitegiekin eta tribunalekin soilik harremana izango duena. Horrek eragingo luke Barne ministroak Poliziaren kontrolaren zati txiki bat galtzea.

  1. Kataluniako erreferenduma  

Podemosen ustez, “momentu honetan ezinbestekoa da Kataluniarrei beraien etorkizun politikoaren inguruko erabakitzeko eskubidea gauzatzea ahalbidetuko dien erreferenduma egitea”.

PSOEren jarrera ere argia da, ordea. Komite Federalak “marra gorria” jarri dio Pedro Sanchezi: ez negoziatzea erreferenduma proposatzen duen inorekin. Sanchezek ordea, Iglesiasekin hitz egiteko prestutasuna azaldu du.

  1. Bruselarekin negoziaketa

Proposamen ekonomikoan, “bat datoz hainbat puntutan”. Edonola ere, Podemosen proposamena zabalagoa da fiskalitateari dagokionez, eta Bruselaren oniritzia behar dute defizitaren helburuak lortzeko eta gastu publikoa handitzeko.

Bi alderdien helburuak ezberdinak dira: PSOEk zehaztu du ez dituztela 2016rako exijitutako murrizketak beteko, eta defizitaren birbanaketa eskatuko dutela, Espainiako Estatuaren zuloa %3 baino beherago jaisteko (2017ra arte). Podemos ordea, 2019a baino lehen Barne Produktu Gordinaren %2,2 baino gehiago murriztearen aurka dago.

  1. Politika fiskala

Podemosek politika fiskala “progresista” egin nahi du; Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga (PFEZ) aldatu nahi du. PSOEk, bere aldetik, beste zerga batzuen bilketa handiagotu nahi du, baina ez du PFEZ ukitu nahi.

Horretaz gain, Iglesiasen alderdiak finantza erreskatea autofinantzatzeko zerga bat du buruan; datorren bi legegintzaldietan bankuei jarriko lieken zerga da, eta 40.000 milioi euro baino gehiago jasoko lituzke erreskate fondoak. PSOEk, ordea, ez du presio fiskala hainbeste handitu nahi, eta ingurumenarekin edota ustelkeriaren aurkako borrokarekin lotutako zergak soilik moldatu nahi ditu.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Espainiako Gobernua
Heriotzaren merkatarien harrokeria

Moncloa jauregia, martxoak 18: industria militarreko elitea Espainiako presidente Pedro Sánchez eta Defentsa ministro Margarita Roblesekin bilduta. Azken lerroan, euskal ordezkaritza: Juan Ignacio López Gandasegui (Aernnova); Jokin Aperribay (SAPA); Carlos Azola... [+]


Amnistia Legearen proposamena onartu du Kongresuak eta haren bidean Kataluniako hauteskundeak sartu dira

Orain Senatura bidean joango da legea, han PPk ahal duen neurrian atzeratuko du –bi bat hilabetez– eta gero berriz itzuliko da Espainiako Kongresura azken onarpena izan dezan.


Ertzaintzaren txosten sekretu baten arabera Aznarrek Espainiako Inteligentzia Zerbitzuari eskatu zion ETA M11ko atentatuei lotzeko

El Diario egunkari digitalak argitaratu du Ertzaintzaren txostena. Honela dio: “Espainiako Inteligentzia Zerbitzuak beraien Gasteizko langileak mobilizatu zituen ETA Al Qaedarekin lotu ahalko zuen informazio bila”. Dokumentuaren arabera, Italiako web orri bat... [+]


Ustelkeriaren normalizazioa

904.000 milioi euro. Hori da ustelkeriaren kostua urtean Europar Batasunean, 2020an egindako ikerketa baten arabera. 2008. eta 2020. urteen artean 3.743 ustelkeria kasu plazaratu ziren komunikabideetan Espainiako Estatuan, horietatik 109 Hego Euskal Herriari zegozkien. Atzera... [+]


2024-02-29 | Gedar
Argindarrari ezarritako BEZa %21era igoko dute berriz Espainiako Estatuan

2021ean sartu zuen indarrean beherapena Espainiako Gobernuak, baina pasa den urtarrilean ekin zion hura goratzeari. BEZa igota, batez beste, %15 garestituko da urteko kostua. 2023an, inoizko emaitzarik onenak lortu ditu Iberdrolak.


Eguneraketa berriak daude