PSOEk ez du sinatu Frankismoko krimenak epaitzea ahalbidetuko lukeen lege proposamena

  • Podemos, Compromis, En Comú Podem, EH Bildu, EAJ, ERC, En Marea eta PDeCAT-ek aurkeztu dute lege proposamena. Gizateriaren aurkako krimenak epaitu ahal izateko Amnistiaren legea aldatzea du xede proposamenak.


2017ko urriaren 26an - 10:25
Lege proposamena oposizioko alderdi gehienek babestu dute. / EH Bildu

“Espainiako Estatuak behingoagatik Frankismoaren biktimoi  justiziarako eskubidea  onartzea da helburua”, dio Chato Galante Frankismoaren biktimak. Kode Penalean Nazioarteko Legaltasun Printzipioa txertatzea jasotzen du lege proposamenak. Baita Amnistiaren Legea aldatu eta Gizateriaren Aurkako Krimenak epaitzeko aukera ere.

Oposizioko alderdi gehienek babestu dute proposamena. PSOE eta IU izan dira salbuespenak.   Sozialistek ez dute proposamena sinatu, berau osatzeko bileretan parte hartu duten arren.  IUk ere ez du sinatu lege proposamena, nahiz eta Kongresuan alde bozkatuko duen, horren ordez Amnistiaren Legea indargabetzea eskatzen duen proposamena aurkeztuko dute datozen egunetan.  

Espainiako Estatuko Botere Judizialak Amnistiaren legea babesleku gisa erabili du urtetan Frankismo garaiko krimenak ez ikertzeko. 2011. urtean beste saiakera bat egin zuten lege hori aldatzeko, baina PP, PSOE eta CiUren aurkako botoengatik ez zen aurrera atera.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Frankismoa
Zamorako apaiz kartzelako ihesa Santiago Carrillo buruzagi komunistak zapuztu zuen, lekuko baten arabera

1971n hainbat euskal abadek Zamorako espetxe hartatik ihes egiteko plana bertan behera geratu zen, poliziek tunela deskubritu ondoren. Nicanor Acosta abade-ohi komunistak Apaiz Kartzela dokumentaleko egileei elkarrizketa batean esan zien Santiago Carrillo izan zela salatzailea:... [+]


Frankismoak errepresialatutako emakumeen izenez jantziko dira Txantreako karrikak

Hiru urteko lanaren emaitza jaso du Iruñeko Udalak sinatutako dekretuak. Auzotik sortutako ekimenari esker, zazpi kale eta hiru plaza izendatuko dituzte.


Tefia, homosexualak zigortzeko eremua

Fuerteventura (Kanariar Uharteak), 1954ko otsailaren 11. Tefiako Nekazaritza Kolonia abian jarri zuten uharteko aireportu abandonatuan, basamortuaren erdian. Nekazaritza kolonia eufemismoaren atzean, praktikan, kontzentrazio eremua izan zen Tefia, nagusiki LGBTI komunitateko... [+]


Frankismoko bunkerrak
Hormigoizko orbainak Pirinioetako mugan

1936ko Gerra amaitzear zela, Franco diktadoreak Pirinioetan milaka bunker eraikitzea agindu zuen. Mendian horiek ikusten aspaldi ohituak gaude, baina ez genekien defentsarako lerro erraldoi bat osatzen zutela, eta azken urteetan berreskuratzeko ekimenak jarri dira abian. Izan... [+]


Eguneraketa berriak daude