EAJ

PSOEk eta PPk Kataluniako erreferenduma debekatzeko bat egitea kritikatu du EAJk

  • Itxaso Atutxa EAJko Bizkai Buru Batzarraren presidentearen ustez, “hasiera txarra” da Pedro Sanchez PSOEko buruzagi berriarentzat PPrekin bat egitea Kataluniako erreferenduma errefusatzeko.


2014ko uztailaren 29an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Itxaso Atutxa, EAJko Bizkai Buru Batzarraren presidentea (argazkia: Jose Mari Martínez)

Atutxak Onda Vascari emandako elkarrizketa batean adierazi du Sanchezek bere jarrera zein den argi azaldu duela, eta gogor kritikatu du PSOEren idazkari nagusiaren jokabidea: “Federalismoaren, irekitzearen eta aurrerakoitasun ezkertiarraren aldeko sozialismoaren formula berria hau bada, gaizki hasi direla iruditzen zait”.

Jeltzaleak salatu du ez zaiola “batere eraikitzailea” iruditzen Espainiako Estatuan bipartidismoaren alde egiten dutenek “debeku” bat defendatzea “batasunaren” alde egiteko, Kataluniako erreferendumaren auziari erreferentzia eginez.

Pedro Sanchez eta Mariano Rajoy hiru orduz bildu ziren astelehenean eta gai batean bakarrik agertu ziren ados: biek Kataluniako erreferenduma ilegala dela eta ez dela egin behar uste dute.

Atutxak kritikatu du bileraren inguruko “titular bakarra” dirudiela bai EAEn, baita Espainiako Estatuan ere.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: EAJ
EAJk Mundakako bere alkatea presionatzen zuen, udaleko idazkariaren gainetik aritzeko

Mundakako alkatea Mikel Bilbao zen gertaerak deskribatzen diren garaian, 2019 eta 2020an, eta EAJko herriko Uri Buru Batzarrak presioa egin zion aurreko udalak kontratatutako zerbitzu juridikoak berriz kontratatzeko. Udaleko idazkariak kontratazio horren aurkako txostena egin... [+]


Etxegabetzeak 48 ordutan burutu ahal izateko lege aldaketa proposatu du EAJk

EAJren asmoa da legezko aldaketa azkar bati ekitea, 48 orduko epean etxegabetzeak egin ahal izateko etxebizitzak okupatzen diren kasuetan.


Alonsotegi auziko absoluzioak etsigarriak dira EH Bildurentzat

Joan den asteazkenean ezagutu zen Alonsotegiko ustezko ustelkeria kasuengatik izandako lehen epaiketaren epaia: akusatu guztiak absolbitu ditu Bizkaiko Auzitegiak. EH Bildu aritu da akusazio partikular moduan auzian eta ebazpena "etsigarria" eta... [+]


Beste emakume batek salaketa jarri du, Ertzaintzak Donostian egindako kargetan zauritu zutelako

Buruan foam jaurtigai batekin kolpea jasotako emakumeaz gain, bigarren pertsona bat zauritu zen Donostian asteartean ertzainek Realeko zaleen aurka egindako oldarraldietan. Ertzaintzak jakinarazi du kasu hau ere ikertzen ari dela.


Erkoreka Xuhar “erruduntzat” hartzeko “kanpaina” egiten ari dela salatu du herri plataformak

Tolosako inauterietan poliziak begian zauritutako gaztea indarkeria polizialaren biktima gisa aitortzeko eskatu du Xuhar herri plataformak. Mobilizazio batera deitu du martxoaren 16rako, Tolosan.


Eguneraketa berriak daude